Tximinoa kulturaren aurka

zimino

Poz handiz aurkezten dizuet zimino izenpean atera dudan lehengo diskoa: A monkey deconstructs Wagner 34 minutu pasatxo musika (?) esperimentala da. Doan jaisteko jarri dut, baina CD edizio hiper-mugatu bat ateratzeko aukeraz pentsatzen ari naiz.

Jaitsi diskoa (zip fitxategia) hemendik

Edo entzun diskoaren sei ataletako lehena:

powered by ODEO

Zer dago ingelesezko izenburu snob horren atzean? A monkey deconstructs Wagner honekin saiatu naiz tximino infinitoaren teoremari erantzun dekonstruktibista ematen: Zer egingo luke tokadiskos batekin armaturiko tximino batek Wagnerren Das Rheingold operarekin?

Ez dago sanplerrik diskoan, atal bakoitza saio bakarrean eta jarraian grabatu du ziminoak, orratza biniloaren gainean atzaparrarekin mugitzen. Alimaleko scratch-a, Dj iletsua, kulturaren aurka.

Erantzun bat “Tximinoa kulturaren aurka” bidalketan

  1.  Ziminoa Sardiniako jaki tipiko bat da. Sassari hiriaren inguruetan ardiki edo behiki barrukiak ikatzakin erreta prestatzen da, baina beste lekuetan arrain merkeekin eginiko zopari esaten diote zimino.

        * Zimino deriva da una parola araba che letteralmente significa: carne o pesce con verdure cotti nel burro. Con il passare dei secoli il termine รจ stato abbinato, in modo preciso, all’uso di cuocere il pesce in olio, insieme a bietole o spinaci.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude