Tximino kopiontzi

Gizakiok imitazioaren bidez ikasten ditugu gizartean moldatzen. Jokamolde hori soilik tximino handien artean -gizakietan eta txinpantzeetan, batez ere- ematen zela uste zuten zientzialariek orain arte.

Italiako ikertzaile talde batek bideoan jaso du rhesus makakoen kumeak ere, gauza direla ikusten dutena kopiatzeko.

Zientzialariok diotenez, kumeek ezin dutenez euren aurpegiak ikusi, besteen aupegietan ikusten dituzten keinuak kopiatuta ikasten dute. Ahalmen horrek garrantzia handia du ama eta kumeen arteko harremanak estutzeko prozesuan.

Gizakumeen “imitazio fasea” hiru hilabete irauten du, eta bi txinpantzeen artean, zientzialarien arabera.

Denera 21 makako jaioberri erabili zituzten Pier Ferrari Parmako Unibertsitateko irakasleak zuzenduriko saioetan. Zientzialari baten parean jarri zituzten tximinoak, eta gizakiak burua mugitu, begiak itxi eta mingaina atera bezalako keinuak egin zituen.

Lehen egunean tximinokume bakar batek ere ez zituen keinuak imitatu. Baina hirugarren egunerako denak hasi ziren kopiatzen.

Bi asteren buruan imitatzeari utzi zioten, eta zientzialariek ondorioztatu dute makakokumeen imitazioaldia txinpantzeena baino askoz motzagoa dela. Edonola ere, luzeago irauten du imitazio iturria beste makako bat denean, nabarmendu zutenez.

Nik zalantzan jarriko nuke gizakion eta beste tximinoen imitazioaldia horren motza dela. Espezieon kultura, hein handi batean, imitazioan oinarritzen baita. Gizakiok, gainera, erlijio bilakatu dugu imitazionea, kristautasuna kasu. Gogoratu, bestela, etsipenaren etsipenez, irtenbide baten bila, gizakiak imitatzeari ekin zion Kafkaren tximinoarena.

Tximino kopiontziak gara, bukaeraraino.

3 erantzun “Tximino kopiontzi” bidalketan

  1. Dokumentatu naiz pixka bat Famili Guy horren inguruan. Seme lodikoteak Chris du izena eta asko sufritzen omen du bere gelako armairuan tximino gaizto bat bizi delako.

    Chris(t) eta tximinoa= Kixmi

    Aupa Magabila, segi bila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude