Koxmeren habitat berria

Begi zorrotza duela erakutsi zuen Felix Rodriguez de la Fuentek Lehiaketa estupidoan , eta Koxme (Kixmiren lehengusua) etxera eramateko aukera irabazi zuen. Gorila bidaltzean, txosten bat egiteko eskatu nion Felixi, Koxmek habitat berrira nola moldatzen den jakinarazteko. Luze gabe bidali du txostena, argazki batekin lagunduta. Bai, Koxmek handiagoa ematen zuen lehiaketako argazkian. Izan ere, publizitategintzako trikimailu bat erabili nuen jendeak gorila erraldoia zela pentsarazteko, efektu optiko bat, alegia (behekaldeko marra berde-urdinak! bai, asmatu duzue).

Hona Koxmeren habitat eta bizimodu berriaren inguruko agiria, oso-osorik:

  • KOXMEREN PRESENTZIA ATSEKABEA ANIMALIEN ETXOLAN. BADIRUDI JENTILEK KIXMIREN ETORRERA EZ ZUTELA BIZIKI OSPATU, ASPALDI , OSO ASPALDI PASATAKO GURE HISTORIAREN MENDE ILUN ETA MISTERIOTSU HOIETAN. EGI OBJETIBOA ESAN BEHAR BADUGU ETXOLAKO ANIMALIEK ONGI-ETORRI BERORIK EZ DIOTE ESKEINI GURE KOXME XINPATIKOARI. PENA ! KOXME AZALDU BEZAIN PRONTO TROPA GUZTIAK KOXMEREN USAINA KODIFIKATU BEHAR IZAN ZUEN. BATZUK BERE BELARRIAK PROBATZEN SAIATU ZIREN, BESTE BATZUK BURUAREN GOGORTASUNA …….ENFIN ! DENA DELA SEGITU BEHAR BADUGU EGI OBJETIBOA ERRATEN ,GAUZAK NABARMENKI ALDATZEN ARI DIRELA ERRAN BEHARKO DUGU. ETXOLAKO ANIMALIAK HASIAK DIRA GURE KOXME ONARTZEN , DAGOENEKO EZ DIOTE JANA LAPURTZEN , BASOTIK EGITEN DITUZTEN TXANGOETAN ONARTZEN OMEN DUTE ETA LO EGITEKO GARAIAN DENEN ARTEAN LORTZEN DUTEN BABESA ETA BEROTASUNA BERAK ERE GOZATU EGITEN DU.
    ELI , HAU EZ AL DA POESIA ?

Poesia, amigo Felix, poesia zeu zara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude