Blog lehiaketa estupidoa

veronese1

Jesu Kristoren Azken Afaria margotzeko eskatu zioten Veronese margolariari 1573. urtean, Veneziako San Giovanni komenturako. Irudia dela-eta, arazoak izan zituen margolariak Inkisizioarekin. Zergatik? Gauza irreberenteak sartu zituelako Testamentu Berriko eskena sakratuan. Margoan, besteak beste, tximino bat dagoela irakurri dut.

veronese2

Inkisizioak Veroneseri egin zion galdeketaren inguruan idatzi behar nuen, baina ezin dut margoaren inguruan hitz egiten jarraitu gutxieneko sinesgarritasunez. Izan ere, oinarrizko arazo bat daukat: ezin dut tximinoa aurkitu!

Zakurrak ikusten ditut, bestelako abereak eta ipotxak ere, baina non dago tximinoa?

veronese3

Mila buelta eman ondoren, laguntza eskatzea erabaki dut. Blog honek orain arte jasotako iruzkin kopurua ikusita, erantzun askorik espero ez dudanez, euskal blogosferan aurrekaririk ez duen (zuzenduko didazue bestela bada) gauza egingo dut. Gauza lotsagarri samarra. Soilik telebistan, irratian eta egunkarietan egiten dute halako gauza estupidoa: lehiaketa bat.

Behar bezalako lehiaketa guztietan bezala, saria egongo da honetan ere. Tximinoa aurkitzen duen lehenak Koxme eraman ahal izango du etxera. Koxme gorila da, Kixmiren lehengusua (ez dakit zergatik, baina beti irudikatu dut Kixmi txinpantze gisa. Agian beso luzeak behar direlako gurutzetik zintzilik egoteko).

santimamine 039

Orri honetako irudiak txikiak dira, bai. Tximinoaren bilaketa errazteko, Veroneseren margoaren bertsio handi bat jaitsi dezakezue hemen klikatuta (4 mega ditu, denbora beharko du! Pazientziarik ez baduzue, bertsio ertainak lor ditzakezue Googlen “Veronese” eta “Levi” hitzak batera sartuta).

Tximinoa aurkitu bezain pronto kontatuko dizuet Veronese eta Inkisizioaren arteko auziaren ingurukoak. Zorte ona izan. Aurkitu tximinoa!

11 erantzun “Blog lehiaketa estupidoa” bidalketan

  1. Ba atzo orduerdi pasa ondoren sarean bila, isilik ezin geratuko naiz ba!

    Ez nuen ezer aurkitu, baina esango nuke Jesusen azpian, mahai azpian dagoen irudi hori dala tximua. Dana dala bilaketetan “scimmie” aurkitu det,plurala. Tximu bat baino gehiago?

    Photoshopekin irudia bi aldiz enfokatu, eta hala ere garbi ikusten ez. Koadroa aurrez aurre ikusi behar.

  2. Nire ustez, scimie-taz ari direnean ez dira tximinoetaz ari “in sensu stricto”, baizik eta janaria zerbitzatzen ari diren mutiko beltzaran horietaz. Garai haretan oraindik tximu bezala izango ziren kontsideratuak beltzak, eta horregatik inkisizioak elementu irreberente bezala ikusiko zituen.

    Bestela, ezkerreko kolomatik gora igotzen ari diren turbantedun pertsonai horiek ere jarrera “scimiesco” nabarmena dutela esango nuke, zuhaitzera igoten ariko balira bezala.

    Ez dakit erantzun honek asetu ote zaituen…

  3. 3Arrano, ipurdi uletsu hori danok ikusi dogulakoan nago, baina batek daki ze kristo dan hori…

    Nik neurean jarraitzen dot. Gainera, jentilek jainkoari Kixmi deitu izatearen arrazoia be ikutzen dau nire baieztapenak. Alegia, arrotza zaion giza forma oro tximinoide bezala kontsideratzeko joera duela gizakiak, nahiz eta tximino bat inoiz ikusi gabe egon.

  4. EUREKA! TOPATU EGIN DUT!ANIMALE ILETSU ETA MALTZURRA KUADROAREN EZKER ALDEAN TOPATU DEZAKEGU.EZKERRETIK HASITA BIGARREN ZUTABEAREN ALBOAN BURUSOIL POTOLO BAT AZALTZEN ZAIGU ETA HORTXE ,GIZON HORREN BURUAREN ATZEAN ITZAL ILUNA BEZAIN MALTZURRA DAGO. ERREX IKUSTEN DA KONTRASTE HANDIA DAGOLAKO ATZEKO ETXEAREN KOLORE ARGIA ETA TXIMINOAREN KOLORE ILUNAREKIN. NOIZ ETA NON BANATUKO DA SARIA ? IBARRETXE JAUNA ETORRIKO AL DA ?

  5. EUREKA! TOPATU EGIN DUT!ANIMALE ILETSU ETA MALTZURRA KUADROAREN EZKER ALDEAN TOPATU DEZAKEGU.EZKERRETIK HASITA BIGARREN ZUTABEAREN ALBOAN BURUSOIL POTOLO BAT AZALTZEN ZAIGU ETA HORTXE ,GIZON HORREN BURUAREN ATZEAN ITZAL ILUNA BEZAIN MALTZURRA DAGO. ERREX IKUSTEN DA KONTRASTE HANDIA DAGOLAKO ATZEKO ETXEAREN KOLORE ARGIA ETA TXIMINOAREN KOLORE ILUNAREKIN. NOIZ ETA NON BANATUKO DA SARIA ? IBARRETXE JAUNA ETORRIKO AL DA ?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude