HANUMAN

  • Jainkoa (Shiva) Hanuman bezala haragiztatu zen, tximino baten gorputzean, Pavanded aitapontekoaren bedeinkazioarekin eta Anjana eta Kesari Lurreko guraso gisa.

Hala kontatzen du Ramayanak, Indiako epopeia handiak. Hanuman Indiako jainko-tximinoa eta tximino-jainkoa da. Badira pertsonaia honen beste bertsioak Asian. Txinako mitologian Sun Wukong izena du. Guretzako ezagunagoa da Japoniako bertsioa: Songoku.

(Doraemon katu robotaren Hodeien Misterioa filmetik atera dut Songokuren irudi hau. Tximu jainkoa zeruko erresumako errege gisa agertzen da. Semeei esker izan dut irudi honen berri. Eskerrik asko txikitxuok!)

Hanuman debozioaren (bhakti, sanskritoz) pertsonifikazioa da. Superbotereak izan arren, bere burua ukatzen du Rama jainkoaren zerbitzari fidel izateko

  • Oi Jauna, bedeinka nazazu zureganako debozio amaigabearekin, zu zarelako zorion iturria niretzat. Izan dezadan beti zureganako amaigabeko maitasuna.

Hanumanen ahoan jartzen ditu hitzok poema epikoak.

Hanuman eta Jesukristo gauza bera zirela esaten omen zuen behin eta berriz Maharaj Ji guruak , 1970ko hamarkadan hinduismoa Ameriketako Estatu Batuetara (eta Mendebaldera) eraman zuen indiarrak.

Hanuman –tximinoen erregea- izaki perfektua dela dio Ramayanak. Indiako tximu jainkoaren ingurukoak izango dira blog honetako hurrengo atalak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude