Itxaropen hautsien kaxan
nago itxirik
nire sentimendu eta beldurrak daude bertan
ezkutaturik
baina gaur, ezin dut
zu gabe
zergatik, joan zinen?
Itxaropen hautsien kaxan
ez dago irtenbiderik
pentsatu ez gero ezingo zara inoiz irten
bakarrik
horregatik, zu gaur
ondoan behar zaitut
joga elkarrekin
amets egin dezagun
berriro.
Ezin dut arnastu
zu hemen ez bazaude
gauetan, ametsetan
zu agertzen zara
egunak, zu gabe
zorigaitzak dira
maitea, itzul zaitez
berriro nire albora.
Ezin dut arnastu
zu hemen ez bazaude
gauetan, ametsetan
zu agertzen zara
egunak, zu gabe
zorigaitzak dira
maitea, itzul zaitez
berriro nire albora.
Naizena izenik ez du behar biluztean,
nire oskolak zatikan zure aurrean erortzean,
birsortzeko hil behar den zubi honen hasieran begiratu beharrean,
ikusi nazazu, ikusi nazazu.
Zugabetasuna, hozten naute arnastean,
desio eta beharrak, nola elurra urtzean,
ihes bideek berriro, leku berera ekartzean,
bakardade sakonenak, nire pausua izutzean,
hel nazazu eskutik, hau buka bitartean,
hel nazazu eskutik, hau buka bitartean.
Hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik.
Ez biktima ez errudinik,
ez epaile ez barkamenik,
ez dut nahi zuri biderik,
ez arrazoi zentzudunik,
ez erorketa librean besoetan salbatzerik,
maite zaitut bat bakarrik, maite zaitut bat bakarrik,
hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik, eskutik,
hel nazazu eskutik, hau buka bitartean, hel nazazu eskutik.
Gabero zu barik juten naz ogera
ta ezin dot ein lorik
zerure beitxuten ardixek kontaten
izarrak kontaten baia ezin dot ein lorik
eztakit nun zeuzen eztakit nundik zabizen
bixon artien, bixon artien zerue dago.
Gabero zu barik ogera noie
izarrak beitxuten lo hartun arte.

Bixon artien, bixon artien zerue dago.
Gabero zu barik ogera noie
izarrak beitxuten lo hartun arte…
Astotxo bat baneuko
bustan zuriegaz
Ermura joateko
gona gorriegaz.
Bat bi iru lau
balego eta balitz,
bost sei zazpi
alkarrekin dabiltz.
Txirikitin txainia
biar domekea,
txokolatez beterik
baneuko tripea.
Bat bi hiru lau
balego eta balitz,
bost sei zazpi
alkarrekin dabiltz.
Arrabako landea
balego Gorbeien
antxe egingo geunke
zirikin zakien.
Bat bi hiru lau
balego eta balitz,
bost sei zazpi
alkarrekin dabiltz.
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Ez zen iguala ere barkamena eskatzea, behar dugunaren bila aldiz ezagutzea
Horrekin zerbait lortuko duela jakinez gero, nire zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia, ezta zugatik emango nuela nire bizia
Jakin ezazu inoz gehiago ez dizut hutsik egingo, ta nire barruan izango zarela betiko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
Eguna ez bada amaitu
borroka esna liteke
inork ez gaitu itxoiten
inongo helmugan tente.
Bidea ez bada asmatu
ez badakigu zein den
has gaitezen ibiltzen
gure indarrak eskaintzen.
Ez gara inora heldu
ez gara inondik irten
eta ez gara inora helduko
bidea ez bada egiten.
Pausu bat, ondoren hurrena
garaipen bat eta gero bestea
geroa aukeratzerik bada
borrokatu dezagun gurea.
Denok gara herri onen bidea
borroka da bakearen jabea
denok gara borrokaren bidean
bakea da borrokaren xedea.
Ez entzun eta ez hitz egin
norbaiten gura bada
izan bedi gurea
herri honen taupada.