Bizitzari txistuka, audioa eta letra

Bizitzari txistuka – Betagarri

Garena, penak eta ametsak
haizeari kantatzean arintzen zait arima
ta ez pentsa nirea bezala
hemen ez da munduan milaka arindu dira.

Pertsonaia bitxiak bizitzari txistuka
harrotasunaren heroiak
eta itotzen gaituen egunerokotasunak
jada ezagutzen ez duguna.

Utzidazu kontatzen badaukat zerbait esan eta
musikarekin janzteko
utzidazu kantatzen ilargipean dantzatzeko
ska reggae gero rock&roll.

Galderak, gehienak ederrak
erantzunik gabe ere geratzen direnak
haizeak ez lituzke eramango amodiozko hitzak
norbaitek idatzi izan balitu, abesteko.

Utzidazu kontatzen badaukat zerbait esan eta
musikarekin jazteko
utzidazu kantatzen ilargipean dantzatzeko
ska reggae gero rock&roll.

Utzi erantzuna