Zelan, audioa eta letra

Zelan – The Uskis

Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire
olatuk gaur goizin
nundik etorko dire
olatuk gaur goizin.

Gorputze zatitxute, olatuk edo biharrak eraginde
begijek gorritxute, keiek edo kresalak ziketute.

Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire…

Banoie autun osti gustire bidien erreilak galdute
ostabe lanera, beste zortzi ordu inpernuen.

Zelako bizimodue, orduek gero eta luziauek
zoratu ein bidot, egunek gero eta laburrauek.

Zelan, nora, noiz, nundik etorko dire…

Itxaropen hautsien kaxa, audioa eta letra

Itxaropen hautsien kaxa

Itxaropen hautsien kaxan
nago itxirik
nire sentimendu eta beldurrak daude bertan
ezkutaturik
baina gaur, ezin dut
zu gabe
zergatik, joan zinen?

Itxaropen hautsien kaxan
ez dago irtenbiderik
pentsatu ez gero ezingo zara inoiz irten
bakarrik
horregatik, zu gaur
ondoan behar zaitut
joga elkarrekin
amets egin dezagun
berriro.

Ezin dut arnastu
zu hemen ez bazaude
gauetan, ametsetan
zu agertzen zara
egunak, zu gabe
zorigaitzak dira
maitea, itzul zaitez
berriro nire albora.

Ezin dut arnastu
zu hemen ez bazaude
gauetan, ametsetan
zu agertzen zara
egunak, zu gabe
zorigaitzak dira
maitea, itzul zaitez
berriro nire albora.

Itsasoa gara, audioa eta letra

Itsasoa gara

Begiratu atzean hortzimugak sutan
gure begiek zerutan
begiratu maitea amildegi ertza
biziak hila ametsa
ez bilatu gauean izar hura
zure begitan piztuta

Ta ez galdetu izoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Orain hemen gaudela, bidegurutzean
utz ditzagun beldurrak atzean
ez gara izan onenak, beharbada
baina gure bizitza izan da
mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negear egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
izan garelako
oraindik ere ba gara,
ta beti izango gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker orsin itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Aritmetika arazoak, audioa eta letra

Aritmetika arazoak – Tapia eta Leturia

Zenbat lurralde ditu
Gaur Euskal Herriak?
Euskadik adina bai
Balitu erdiak!

Zenbat euskaldun ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez lirateke gutxi
Balitu erdiak!

Zenbat aditu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez ote luke hobe
Balitu erdiak?

Zenbat aurkari ditu
Gaur Euskal Herriak?
Herritarreko bosna
Balitu erdiak!

Zenbat maitale ditu
Gaur Euskal Herriak?
Erruz maitatu izan
Balitu erdiak!

Zenbat bekatu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez luke barkamenik
Balitu erdiak!

Zenbat gobernu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Behar baino gehiago
Balitu erdiak!

Zenbat arazo ditu
Gaur Euskal Herriak?
Asko samar oraindik
Balitu erdiak!

Zenbat galdera ditu
Gaur Euskal Herriak?
Nahiago nuke bihar
Balitu erdiak!

Zenbat erantzun ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ai hobeki pentsatu
Balitu erdiak!

Aurrera, audioa eta letra

Jaitsi abestia hemen

Aurrera – Petti

Hortxe doa beti aurrera
Aurrera doa gelditu gabe.
Hortxe doa beti aurrera
Gibelera begiratu gabe.
Eguneroko zailtasunak gibelean uzten,
eguneroko zama altxatzen.
Badaki zaila dela
badaki ez dela batere erraza,
baina hala ere ez du inoiz etsitzen.
Nahiz eta deus ez lortu, ez du sekula etsiko.
Edozein gauza adituz,
aurrera doa beti, edozeren gainetik.
Noiz arte, inork ez daki.

Atsegin ditut, audioa eta letra

Atsegin ditut – Bide ertzean

atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak
ezagutzen ez ditudan hiriak ezagutzen nauten drogak

atsegin ditut erreboltak bizikletak kantuak aintzirak
etxe zaharrak gorputz biluziak betiko zalantzak eta elurra

atsegin ditut atsegin direnak egur usaina negu portuak
lehengo kontuak begirunea egunez erditzen diren gauak

Galdurikan nago, audioa eta letra

Galdurikan nago – Tapia eta Leturia

Lehengoan lagun bat mareatuta, ponpa!
Burua hautsi du paretarekin jota

Zer daukak, zer daukak
Mugitzerik ez daukak?
Zer daukak, zer daukak
Beldurturikan naukak

Altxa lurretik, ai!
Egon hai geldi, ene ba!
Odola dago lurrean
Odol putzua

Kolore txuri eta arnasa estu.

Bilutsirik biok gerritikan helduta
Musikarik gabe dantza hartan orruka

Zer daukak, zer daukak…

Deabrutxo maitia, audioa eta letra

Deabrutxo maitia – Maixa Ta Ixiar

Urruti haiz
Deabrutxo maitia
Hodei hortatik lortu duk
Guztiz xoratutzia.

Hator hona hiretzako sugarra prest diat
Burdina bezain goria, berehala jarriko haut

Goxo, xoro
Neu nagusi ala muturrak hautsi

Dantza nirekin, suari
Dantza festari, burubelarri
Dantza kemenez, ximiokume

Goxo, xoro
Neu nagusi ala muturrak hautsi

Dantza nirekin…

Mezulari ixila, audioa eta letra


Jaitsi abestia hemen

Mezulari ixila – Lin Ton Taun

Mezulari ixila ahotsik gabe nator zuregana
poliki-poliki amets galduen egi bila nabil
eta hain urruti lasaitasunean
geldi-geldi ezerezaren inguruan
hemen gertu bizitza berritzen didate malkoek

nekatu naiz noraezean ibiltzeaz
lortuko dut zuganaino iristea

zeure lurrean gordea duzun
altxorrari begira naukazu
eskuratu ezinik zuri darizun indar zatirik
denbora asko daramakit mendietan zehar ibiliz
haize hotza arnasturik barruak erretzen doazkit

nekatu naiz noraezean ibiltzeaz
lortuko dut zuganaino iristea.