Aritmetika arazoak, audioa eta letra

Aritmetika arazoak – Tapia eta Leturia

Zenbat lurralde ditu
Gaur Euskal Herriak?
Euskadik adina bai
Balitu erdiak!

Zenbat euskaldun ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez lirateke gutxi
Balitu erdiak!

Zenbat aditu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez ote luke hobe
Balitu erdiak?

Zenbat aurkari ditu
Gaur Euskal Herriak?
Herritarreko bosna
Balitu erdiak!

Zenbat maitale ditu
Gaur Euskal Herriak?
Erruz maitatu izan
Balitu erdiak!

Zenbat bekatu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez luke barkamenik
Balitu erdiak!

Zenbat gobernu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Behar baino gehiago
Balitu erdiak!

Zenbat arazo ditu
Gaur Euskal Herriak?
Asko samar oraindik
Balitu erdiak!

Zenbat galdera ditu
Gaur Euskal Herriak?
Nahiago nuke bihar
Balitu erdiak!

Zenbat erantzun ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ai hobeki pentsatu
Balitu erdiak!

Utzi erantzuna