Amets, audioa eta letra

Amets – Gari

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana

Zuk jarriak daude bideak
zuk jarriak ere ilusioak
behin eta berriz ari naiz zutaz galdezka

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

Neu naiz neu bizitza
itxaropena neure giltza
hala ere beti derrigorrez baina zutaz galdezka

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

Ezin ahaztu nondik natorren
ezin ukatu zer naizen
beharbada galtzailearen urratsean nago
beharbada..

Ilusioz josia asmoz betea
odol gorria bihotz zuria
ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean

Amets zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana..
nigana, beldurrik gabe nigana..

 

Utzi erantzuna