Goizero, audioa eta letra

Jaitsi hemen abestia

Goizero – Anje Duhalde

Goizero goizero
Jeiki orduko
Lanera noa ilun gogoa

Gure lantegian eguzkirik ez
Ta langileok gaude herabez
Gure lantegian burrunba gaitza
Usain zikina ta lan bortitza
Gure lantegian tresnak dagotzi
Nausien ordez gure gidari.

Gure lantegian surgatzaileak
Diruaz dira ezin aseak
Gure lantegian nausien peko
Noiz arte egon beharko
Gure lantegian behar ditugu
Gauza guziak zinez aldatu.

Gure lantegian behar duguna
Dudarik gabe askatasuna
Gure lantegian egiten dena
Izan dadila gu guziena
Eta orduan gure fabrikan
Ariko gara zorionean
Eta orduan gure fabrikan
Biziko gara zorionean.

Utzi erantzuna