Atxabalta argazkitan

LEHIAKETAREN XEDEA

Aretxabaletako Udalak eta Bagarak sustatutako Jar Gaitezen ekimenetik, Mondragon Unibersitateko HUHEZIrekin elkarlanean, “Atxabalta argazkitan” antolatu da.

Lehiaketaren helburua Aretxabaletaren errealitatea grafikoki deskribatuko duten 3 argazkitako bilduma osatzea da.

GAIA

“Atxabalta argazkitan” lehiaketa honetan, Aretxabaletako edozein arlo, gai edo errealitate islatuko duten argazkiak izango dira protagonista. Aisialdia, euskara, hiri antolamendua, herri bizitza, ongizatea, gazteria, ingurumena bezalako askotariko gaiek izan dezakete lekua, asmoa hori baita, Aretxabaletako errealitatearen argazkiak edukitzea.

PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

  • Parte hartzaile bakoitzak 3 argazkitako bilduma bakarra bidali ahal izango du. Bilduma horrek lehiaketako epaimahai ofizialak emandakoa saria jaso ahal izango du. Argazki bilduma bat baino gehiago jasoz gero, lehena baino ez da kontuan hartuko lehiaketan parte hartzeko.
  • Epaimahaiak 10 bilduma aukeratuko ditu eta horiek Arkupen egongo dira erakusgai, herritarrek argazki onena bozkatzeko aukera izango dutelarik.
  • Argazki bildumako 3 argazkiak “.jpg” formatu digitalean aurkeztuko dira eta edozein prozedura teknikorekin egin ahal izango da. Halaber, edozein baliabide erabili ahal izango da: kamera digitala, telefono mugikorra edo beste batzuk.
  • Argazki guztiak argitaragabeak eta parte-hartzaileek eginak izango dira, eta lehiaketaren gaiarekin lotuta egongo dira.
  • Argazkiak ukitu digitalak izan ditzakete: (Adi. kolore aldaketa, filtroak…).
  • Argazki muntaiak ez dira onartuko.
  • Argazkien tamaina 15 cm x 20 cm izango da gutxi gorabehera, eta gutxienez 1 MB-ko pisua izango dute.

NOLA PARTE HARTU

  • Argazkiak jargaitezen@bagara.net helbidera bidali beharko dira abenduaren 4a baino lehen.
    3 argazkiz osatutako bildumaz gain, bildumaren izenburua eta islatu nahi denaren deskribapen txiki bat ere bidali beharko dira.

 

SARIAK(*)

  • Epaimahaiaren saria (epaimahai ofizialak emango du): Aretxabaletako jatetxea batean 2 pertsonentzako afaria, Aretxabaletako Ibarra Kiroldegiko Spa-rako bina sarrera, eta hilabete osoko Arkupeko zine emanaldietarako beste bina sarrera.
  • Herritarren saria (publikoak emango du): Bertako produktuez osatutako saski bat, Aretxabaletako Ibarra Kiroldegiko Spa-rako bina sarrera, eta hilabete osoko Arkupeko zine emanaldietarako beste bina sarrera.

(*)Baldintzak: aurretik deskribatutako sariak ezin izango dira beste sari batekin edo eskudirutan duten balioarekin trukatu. Edonola ere, saria beste pertsona bati lagatzeko aukera izango da.

EPEAK

  • Argazkiak bidaltzeko: gaurtik 2013ko abenduaren 4a arte
  • Epaimahaiaren balioespena: 2013ko abenduaren 5ean
  • Herri-bozketa: 2013ko abenduaren 9tik 18ra bitarte
  • Argazki irabazleen inguruko jakinarazpena: 2013ko abenduaren 20an

EPAIMAHAIA

  • Epaimahai ofiziala:
    Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko, Aretxabaletako Udaleko eta Bagarako kide banak osatuko dute epaimahaia.
    Argazki bildumaren kalitatea zein argazkiak irudikatzen duen gaia eta horri emandako tratamendua balioetsiko da.
  • Herri-epaimahaia: erakusketa bat antolatuko da Arkupen 10 argazki bilduma finalistekin, eta herritarrek bertan argazkirik onena (bakarra) bozkatzeko aukera izango dute. Nahi duten pertsona guztiek eman ahal izango dute botoa, behin gehienez.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

ERABILERA ETA ESKUBIDEAK

Saritutako lanak antolakuntzarentzat izango dira, eta aurrerantzean Jar Gaitezen prozesuarekin lotuta argitaratu ahal izango ditu, beti ere egilearen izena azalduz eta etekin ekonomikorik atera gabe.

 

aretxabaletako udala logo  bagara           horizontala ezkerra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude