Urriaren azken egunean, Ongizatea eta Sozioekonomiako bigarren saioa egin da Arkupen. Ez da jende gehiegi gerturatu, jai bezpera dela tarteko.
Helburuak, herritarren ikuspegitik ekonomiako 3 sektoreen beharrak identifikatzea eta datozen gizarte erronkak identifikatuz, esparru honetan nolako Aretxabaleta irudikatzen den jakitea izan dira.
Lehen helburua lortzeko lanetan (1.go sektorean geratu gara), bigarren helburua lortzeko kokapena egitea adostu da. Azken bi mendeetan Aretxabaletak ekonomian izan duen bilakaera partekatu da eta aldaketa bakoitzean egon diren faktoreak aipatu.
Ostean, etorkizuna baldintzatuko duten faktoreen zerrenda bat landu dugu elkarrekin eta faktore horiek kontutan hartuta, etorkizuneko 3 sektoreen oreka nolakoa izan beharko litzatekeen esaten ausartu gara.
Edonola ere, gai hauek sakondu beharra azpimarratu da eta herritik zerbait egin daitekeen arren, kanpoko eragile askorengan eragin beharra nahitaezkoa dela komentatu da.