Pasa den ostegunean lehenengo txanda honetako azken arloaren saioa egin genuen, Euskara, Hezkuntza eta Gazteriari dagokiona hain zuzen ere. Gai hauetan aritzen diren, adituak diren, edota interesa daukaten herritar ugarik parte hartu zuen saioan, gaien araberako 3 taldetan banaturik.
- Arloaren inguruan Aretxabaletan nabarmendu daitezkeen 3 elementuren identifikazioa bakarka eta hauen partekatzea taldean.
- Arloak beste arlo edo gai batzuekin daukan harremanen mapa.
- Maila ezberdinetan arloan eragina daukaten eragileen identifikazioa.
- Aretxabaletan arlo horretan dauden gune eta une interesgarrien identifikazioa.
Ia bi orduren ostean saioa bukatutza eman genuen balorazioa egin ostean.
Arlo hauei buruzko hurrengo saioa azaroaren 7an izango da, Arkupen 18.00etan.