Atzokoan Hiri Antolamendua eta Ingurumena arloei buruzko saioa egin genuen.
Lehenik eta behin, aurreko saioko ondorio nagusiak azaldu ziren, batez ere, lau multzotan sailkatuta, etxebizitza, industria, aisialdirako edo egoteko guneak eta mugikortasuna hurrenez hurren.
Ondoren, taldeka, Hiri Antolamendua eta Ingurumenari dagokionez herrian zoriontzeko, kritikatzeko eta hobetzeko dagoenaz jardun dugu, elementuak nabarmendu, azaldu eta sailkatuz.
Saioaren bigarren zatian, udaleko Hirigintza teknikariek Hirigintza Planeamenduaren azalpena egin dute, bertan guneka planteatuta dagoena eta hauen ezaugarriak islatuz. Hamabost bat guneren aurreikuspena azaldu da, eta guzti honen inguruko zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko denborarik egon ez denez, hurrengo saiorako gelditu da ariketa hau.
Balorazio fitxak bete eta saioari amaiera eman diogu.