Hileko artxiboak: iraila 2013

Aurkezpen saio herritarraren kronika

 

IMG_0363_web IMG_0367_web

Pasa den ostegunean, irailaren 19an egin zen Jar Gaitezen ekimenaren aurkezpen herritarra Aretxabaletako Arkupen. Giro ederrean eta herritar kopuru polit baten parte hartzearekin
proposamenaren nondik norakoak motzean azaldu ziren. Hona hemen aurkezteko erabili zen
dokumentuaren laburpena: aurkezpena 2013-09-19

Amaieran galdetegi bat pasa zen gai ezberdinen inguruko ekarpen batzuk jasotzeko eta bertaratuei
lan talde ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu zitzaien, askok momentuan izena eman zutelarik.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi!

Esan gabe doa, saio honetara bertaratu ezin zirenak, zalantzan daudenak edo honen berri izan ez dutenak ere parte hartzera gonbidatuta daudela, jarleku faltarik ez dago!
Hona hemen interesa dutenentzako gai ezberdinen lan taldeen egutegia, animatu eta jar gaitezen!
Harremanetarako deitu 943796848 telefonora edo idatzi jargaitezen@bagara.net helbidera.

jar gaitezen_egutegia1

 

Aulkia ekartzeko prest?

Aretxabaletako Udalak eta Bagarak sustatuta, Jar Gaitezen izeneko ekimena martxan jartzera goaz datozen asteotan. Ekimen honen helburua, herriaren argazki gaurkotu eta komun bat ateratzea da. Eta nola egingo dugu hori? Denok elkarrekin borobilean eta mahai berdinean jarrita!

Pertsona eta talde bakoitzaren bizipen eta iritzietatik abiatuta, Aretxabaleta nola ikusten dugun ezagutu nahi dugu, elkarrekin,  elkarlanerako aukerak bilatu eta helburu komunak adostuz. Herri bizitzaz, ongizateaz, gazteriaz, ingurugiroaz, enpresa munduaz, kulturaz edo hirigintzaz hitz egin gura dugu, besteak beste. Denok batera hausnartu eta egingarriak izango diren ekimenak pentsatu gura ditugu. Eta are gehiago; gure herria hobetzen lagundu dezaketen pausuak zeintzuk izan daitezkeen zehaztea izango da helburua.

Prest al zaude aulkia hartu eta denon artean,

Aretxabaleta hobe batera begira pausuak emateko? 

HOBETU 3

 

Ekimenaren HERRI AURKEZPENA

Jar Gaitezen ekimenaren abiapuntua, herritar eta eragileentzat antolatutako herri aurkezpena izango da. Bertan, ekimenaren nondik norakoak eta aurrera begirako pausuak zeintzuk izango diren azalduko dugu.

Irailak 19an, osteguna, arratsaldeko 18.30etan hasi eta 19.30ak artekoa izango da lehen aurkezpen saio hau, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. 

Denok gonbidatuta zaudete!!