Quantcast

La Revoltosa sarean

Kaixo guztioi.

Azken aste honetan izan dugu La Revoltosa obraren entsegu orokorra eta estreinaldia. Hori dela-eta, Debagoieneko komunikabideak berriz ere gure alboan izan ditugu, eta kronika apartak eskaini dizkigute, baita argazki batzuk ere.

Argazkia: Koldo Carrillo (Mondraberri)

Jarraian estekak txertatu dizkizuegu, argazkiekin goza dezazuen. Era berean, irratian ere izan dugu emanaldien inguruko jarraipena. Estreinaldiaren aurrekoa bada ere, elkarrizketa txertatu dizuegu jarraian.

Ongi izan, eta mila esker hurbildu zareten guztioi!

OHARRA sarrerei buruz / NOTA sobre las entradas

Arratsalde on.

Jakin dugunez, Kutxaren erabakiz ezingo dira sarrerak kutxazainetan erosi, internet edo telefono bidez soilik (Amaia Antzokiko leihatilaz gain). Jakingo duzuen bezala, sarrerak bide horien bidez erostean komisioa ordaindu beharra izaten da, 0,70 euro inguru sarrera bakoitzeko.

Besterik gabe, mila esker zuen arretagatik.

___________________

Buenas tardes.

Por lo que hemos sabido, por decisión de Kutxa las entradas no podrán ser compradas en los cajeros de Kutxa, solamente se podrán comprar por teléfono o por internet (además de comprarlas en la ventanilla de Amaia Antzokia). Como ya sabréis, el utilizar dichos medios supone pagar una comisión por ello, de unos 0,70 euros por entrada.

Sarreren salmenta / Venta de entradas

Kaixo!

Gure twitter kontuan zein beste komunikabide batzutan azaldu den bezala, bihar jarriko dira salgai zarzuelara joateko sarrerak, 17 eurotan.

Honako lekuetan eros ditzakezue:

  • Amaia Antzokiko leihatilan
  • Kutxa.net-en eta telefono bidez

Emanaldiak, lehenago ere aipatu dugun bezala, honako egun eta ordutan dira, Arrasateko Amaia Antzokian:

  • Azaroaren 18an (ostirala), estreinaldia: 20:00etan
  • Azaroaren 19an (larunbata), 26an (larunbata) eta 27an (igandea): 19:30ean

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, egun aparta izan dezazuela!

______________________________

Kaixo!

Tal y como se ha publicado en nuestra cuenta de twitter y en otros medios de comunicación, la venta de entradas dará comienzo mañana, a 17 euros. Podréis comprar las entradas en los siguientes puntos:

  • En la ventanilla del teatro municipal Amaia Antzokia
  • En Kutxa.net y por teléfono

Las representaciones, tal y como se comentó anteriormente, serán los siguientes días, en el teatro Amaia Antzokia:

  • 18 de Noviembre (viernes), día de estreno: a las 20:00
  • 19 (sábado), 26 (sábado) y 27 (domingo) de Noviembre: a las 19:30

 

Duo: Felipe eta Mari Pepa

 [eu][/eu]Ederra Alfredo Krausek eta Ángeles Chamorrok interpretatutako La Revoltosako abesti ederrenetako hau.

[eu][/eu]Gurean Susana Vázquez eta Enrike Altunak egingo dute. Badator badator!

 

Blogera itzulera

Badira hilabete batzuk blog honetan idazten ez dugula, badakigu. Baina lasai! Hemen horren berri eman ez dugun arren, lanean jarraitzen dugu, eta jada 2 hilabete soilik falta zaizkigu estreinaldirako!

Ohartuko zineten bezala, twitter kontua nahiko aktibo daukagu azken aldian, eta azken orduko berriak bertan argitaratzen ditugu. Ezagutzen ez baduzue, honakoa da gure kontua: @imurgiaelkartea

Honako mezuarekin twitterren iragarritakoa errepikatu nahi genizuen. Izan ere, aurten emanaldien egunak aldatu egin dira, eta, lehenengo aldiz, estreinaldia ostiral batean izango da. Arrasate Musikaleko bazkideen egunean, hain zuzen ere.
Beraz, honakoak dira emanaldien egun eta orduak:

  • Azaroak 18, ostirala, arratsaldeko 20:00etan
  • Azaroak 19, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 26, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 27, igandea, arratsaldeko 19:30ean

Besterik ez oraingoz!
Hasiko gara berriz ere blogean idazten, zin egiten dizuegu! 😉

bukatu da, bukatu da…

bukatu da, se acabó… dio abestiak. Ez da bukatu, baina hurrengo urtera arte deskanso txiki bat hartuko dugu.
Bitartean, azken hilabeteetako argazkiak igotzen joango gara, eta bestelako kontuak kontatzen!
Mila esker guztioi!