Quantcast

2. aktuko entseguen hasiera

Gaur hasi ditugu 2. aktuko entseguak, guztiok batera. Hona hemen argazki batzuk!

Argazkien egilea: Naroa Elortza

Sarrerak eta emanaldiak / Entradas y funciones

Kaixo guztioi, egun on.

Gaurkoan aurtengo emanaldi eta sarreren inguruko informazioa emateko mezua idatziko dizuegu.

Emanaldiei dagokienez, honakoak izango dira:

  • Azaroaren 17 (larunbata), 18 (igandea) eta 24an (larunbata): 19:30ean
  • Azaroaren 23an (ostirala): 20:00etan

Sarrerak azaro hasieran jarriko ditugu salmentan, baina oraindik ezin dugu data zehatza eman. Iaz bezala, azaroaren 3aren inguruan izango dela uste dugu, baina twitter zein webgunetik abisatuko dizuegu. Arrasate Musikaleko bazkide direnentzat, berriz, urriaren 29, 30 eta 31n jarriko dira salgai, arratsaldeko 16:30-19:30 bitartean Arrasate Musikalen bertan.

Bestalde, hurrengo astean elkarteko kide den Naroa Elortza Arrasate Irratian izango da, aurtengo obraren berri emateko.

Ondo segi, eta laster arte!

_______________________________

Hola a todos/as.

Hoy os escribimos para informaros sobre las funciones de este año y sobre las entradas.

Las funciones serán los siguientes días:

  • 17 (sábado), 18 (domingo) y 24 (sábado) de Noviembre: 19:30
  • 23 (viernes) de Noviembre: 20:00

Las entradas se pondrán a la venta a principios de Noviembre, pero todavía no podemos confirmaros cuándo será, aunque será cerca del 3 de Noviembre, como el año pasado. De todos modos, os informaremos por twitter y por la web. Para las personas socias de Arrasate Musikal, sin embargo, se pondrán a la venta el 29, 30 y 31 de Octubre, de 16:30 a 19:30, en Arrasate Musikal.

Por otro lado, la semana que viene Naroa Elortza (miembro de Izaskun Murgia Elkartea) estará en Arrasate Irratia para hablar sobre la obra.

Ongi izan!

Oporretatik bueltan…

Itzuli gara udako oporretatik, bai horixe! Ohikoa den bezala, astelehenetako entseguei igande goizetakoak batu zaizkie, kantua eta eszena konbinatuz.

Oraingoan 1. aktuaren entsegua egin dugu, emakumeen koruaren eta bakarlarien protagonismoarekin. Hemen dituzue argazkitxo batzuk!

Argazkien egilea: Naroa Elortza

Kantuko kontzertua / Concierto de canto

Aurten ere Arrasate Musikaleko Tere Gonzalezen kantuko ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute, hurrengo ostiralean, hilak 22. Bertan, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek ere Gigantes y Cabezudos-eko lehen hiru abestiak eskainiko dituzte. Bertaratu nahi?

También este año el alumnado de canto de Tere Gonzalez, de Arrasate Musikal, dará un concierto de fin de curso, el próximo viernes, día 22. En este concierto la Agrupación Lírica Izaskun Murgia interpretarán los 3 primeros números de la zarzuela Gigantes y Cabezudos. ¡Estáis invitados/as!

Entseguen hasiera / Comienzo de los ensayos

Kaixo guztioi!

Hurbiltzen dabil beste zarzuela baten entseguekin hasteko data! Aurtengoan, twitter-etik iragarri bezala, Gigantes y Cabezudos [es] taularatuko dugu Amaia Antzokian. Zarzuela hau Manuel Fernández Caballero [eu] maisuarena da, eta letrak Miguel Echegaray y Eizaguirre [es]-renak.

Noiz izango den entseguen hasiera? Ba 2012ko martxoaren 5ean, iluntzeko 21:00etan, Arrasate Musikalen.

Zain izango gaituzue! Animatu eta hurbildu!

 

Buenas tardes a todos/as!

¡Ya se acerca el comienzo de los ensayos de otra zarzuela! Tal y como hemos avanzado por twitter, este año representaremos la obra Gigantes y Cabezudos [es], cuya música es del maestro Manuel Fernández Caballero [es] y las letras de Miguel Echegaray y Eizaguirre [es].

¿Cuándo comenzarán los ensayos? Pues la cita es el 5 de marzo, a las 21:00, en Arrasate Musikal.

¡Os aguardaremos con impaciencia! ¡Animaos a participar y pasar un rato agradable!

Maria Izaga youtube-n

Hori bai sorpresa izan genuena atzokoan! Bagenekien gure elkarteko Maria Izagak zer nolako ahots ederra zuen, baina youtube-n ikusteak harritu egin gaitu!

Hona hemen Adelen Someone like you abesten, bere eskolako jaialdi batean. Gozatu ezazue! Guri behintzat ia sinestezina iruditzen zaigu 17 urterekin halako ahots ederra eta indartsua izatea! Zorionak!