Urriaren 23an Arrasaten Carmen opera [es] izango dugu, Ozenki taldearen eskutik. Udaleko kultura zinegotzi Kepa Urteagak eta Ozenki taldeko (eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko) Manu Gallardok aurkeztu zuten emanaldia. Amaieran, Eduardo Arzamendi pianojolearen laguntzarekin Cristina Cubillok Carmen operako pieza bat eskaini zuen, Goiena-ko lagunek beren webgunean eta hondoko bideoan azaldu bezala.
Eduardo Arzamendi Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko pianojolea da, entseguetan arlo instrumentala lantzen duena, orkestraren partiturak eskutan. Era berean, Tere Gonzalez Arrasate Musikaleko kantuko irakaslearen (eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zuzendariaren) klase batzuetan pianoan laguntzen die kantuko ikasleei.
Cristina Cubillo, berriz, Tere Gonzalezen kantuko ikaslea eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko partaidea da. 2000. urtean eskainitako La Tabernera del Puerto zarzuelan protagonista izan zen lehenengoz, eta hurrengo urteetako emanaldietan bakarlari zein koruko kide aritu da.
Egilea: Goiena.net
Iruzkin berriak