Quantcast

Bazkideentzako sarreren salmenta hasi da!

Arratsaldeko 13:55ean hasi da Arrasate Musikaleko ataria jendez betetzen. 10 bat lagun izango ziren zain 14:15erako. Eta zain egon dira guztiak, formal-formal, 16:30era arte! Sarreren salmenta ederki hasi da, erritmo onean. Badirudi Arrasate Musikaleko bazkideak La Tabernera del Puerto ikusteko gogoz direla…

Eskerrik asko lagunok!

Orkestrarekin lanean

Asteburu honetan orkestrako kideekin elkartu gara Arrasate Musikaleko aretoan, eta La Tabernera del Puerto goitik behera begiratu dugu. Ederra izan da! Orain arteko entsegu guztietan Eduardo Arzamendi izan dugu pianoan, eta segiko du, baina orkestrarekin entseguak egiteko ordua heldu da! Hilabete falta baita estreinaldirako, ez ahaztu!

Bihar, hilak 28, Arrasate Musikaleko bazkideentzat jarriko dira sarrerak salgai. Guztiontzat, berriz, azaroaren 4aren inguruan jarriko dira. Abixatuko dizuegu hala ere!

Hemen atzoko argazki batzuk.

Bazkideentzako sarrerak / Entradas para socios/as

Konturatu gabe heldu da sarrerak iragartzeko garaia… Gaur Goienan ikusi ahal duzuen gisara, publiko egin da jada Arrasate Musikaleko bazkideek azaroaren 29rako (ostirala) sarrerak noiz eros ditzaketen. Aurten ere 3 euro merkeago izango dituzte bazkideek sarrerak, 15 eurotan. Honako egunetan eros daitezke Arrasate Musikalen:

  • Urriaren 28, 29, 30 eta 31n, 16:30etik 19:30era

Casi sin darnos cuenta ha llegado la hora de dar a conocer las fechas de venta de entradas para la zarzuela… ¡Cómo pasa el tiempo! Como todos los años, las personas socias de Arrasate Musikal podrán comprar las entradas para el 29 de noviembre (viernes) con 3 euros de descuento, a 15 euros. Podrán adquirir las entradas en Arrasate Musikal los días:

  • 28, 29, 30 y 31 de octubre, de 16:30 a 19:30

Udazkeneko kultura agenda aurkeztu dute (@goiena)

Hementxe duzue Goienak argitaratutako berria: http://goiena.net/albisteak/kultura-emanaldiz-beteta-dator-udazkena/

Iturria: Goiena

La Tabernera del Puerto: argumentua

Irudika ezazue arrantzaleen herrixka bat. Alkoholez bustia. Iluna. Tristea. Kontrabando istorio ilunak ezkutatzen dituena. Hori da Cantabreda. Eta bertan dago Marola (Cristina Cubillo), Juan de Eguía-ren (Igor Gamboa) emaztea eta La Taberna del Puerto-ko zerbitzaria, herriko gizonezko guztiak liluratuta dauzkana. Baina bat bereziki: Leandro (Lander Oyanguren).

Badira gaztetxoagoak ere Marolarekin maiteminduta: Abel (Naroa Elortza), esaterako. Pareko tabernan Ripalda dugu, La Taberna del Puerto-rekin lehian dagoena. Bertatik ikusiko dugu Simpson irteten (Joserra Mendizabal), Verdier (Luis Okina) aspaldiko lagunarekin topo egitera doanean. Eta baditugu Chinchorro (Josetxu Urrutia) eta Antigua (Mertxe Salaberri) senar-emazteak, Senén eta Fulgen marinelak (Eugenio Etxebarria eta Enrike Altuna), baita Valeriano mikeletea ere (Mikel Irizar).

Verdier-ekin hasiko dugu obra. Egunerokotasuna aldatuko du bisita horrek, eta plan ilunak martxan jarri…

 

Baditugu datak! ¡Conocemos las fechas!

Arrasatearrek jasoko zenituzten kultura gidak buzoietan, eta ziur mezu hau irakurri aurretik ere bazenekitela zein datetan taularatuko dugun La Tabernera del Puerto entzutetsua Amaia Antzokian. Beno, ba hementxe dituzue errepikatuta, ordutegi eta guzti!

  • Azaroak 23, 24 eta 30: 19:30ean // 23, 24 y 30 de noviembre: 19:30
  • Azaroak 29: 20:00etan // 29 de noviembre: 20:00

Ohitura denez, Arrasate Musikaleko bazkideek beherapena izango dute… Baina hori aurrerago esango dizuegu! Entseguz lepo gabiltza, eta ezin guztia aurreratu… Bitartean, aurtengo protagonistak direnak hementxe topa ditzakezue, eta 2000. urteko kartela jarraian.

Ondo izan!

 

http://blogak.goiena.eus/imurgiaelkartea/wp-content/uploads/sites/97/2011/10/lataber.gif

 

Seguro que muchos/as arrasatearras ya conoceréis las fechas en las que representaremos la famosa zarzuela La Tabernera del Puerto en el Teatro Amaia. Por si acaso os las hemos añadido a continuación.

  • 23, 24 y 30 de noviembre: 19:30
  • 29 de noviembre: 20:00

Como cada año, las personas socias de Arrasate Musikal tendrán descuento… ¡Pero de eso ya os informaremos más adelante! No paramos de ensayar, así que os informaremos cuando tengamos otro ratito libre. Mientras tanto, podréis conocer a los/las protagonistas aquí, y el cartel de hace 13 años en esta misma página.