Quantcast

Return to Obrak urtez urte

2001: Katiuska

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Katiuska obra 2001eko abenduaren 15ean estrenatu zuen, Arrasateko Amaia Antzokian, Tere Gonzalezen zuzendaritzapean. Zortzi hilabeteko lanaren gailurra izan zen. Obra honetarako taldearen partaideen kopurua asko haunditu zen.

La Tabernera del Puerton Valeriano sargentua izan zen Javier Burgos eskenako zuzendaria bilakatu zen, lehen ere laguntzen ibilitakoa.

Kasu honetan, Bergarako Orkestra Sinfonikoak jo zuen, Alfredo Gonzalez Chirlaque Jaunaren zuzendaritzapean.

Era berean, dantza taldea batu zitzaion Izaskun Murgia Elkarte Lirikoari, Arrasate bertako eta Bergarako dantzariekin. Lan aparta egin zuten, eta eskenaratzeari alaitasun eta kalitate handia eman zioten.

Bakarlariak

  • Katiuska: Ruth Osinaga
  • Pedro: Josu Zabala
  • Olga: Cristina Cubillo
  • Príncipe Sergio: Tomas Axpe
  • Pich: Mikel Izurrategi
  • Coronel: Iñaki Olaizola
  • Tatiana: Mertxe salaberri
  • Josetxu Urrutia
  • Conde Iván: Luis Okina
  • Miska: Naroa Elortza
  • Koska: Alex Garitano


Utzi erantzuna

Your email address will not be published.