Quantcast

Return to Obrak urtez urte

2000: La Tabernera del Puerto

 Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Arrasateko Amaia Antzokian burutu zuen estreinaldia abenduaren 16 eta 17an, Pablo Sorozabal maisuaren La Tabernera del Puerto zartzuelarekin.

Tere Gonzalezen zuzendaritzapean, Josean Garcíaren laguntza izan zuen, eskenako zuzendari izan zena.

Bakarlariez gain, Tere Gonzalezen ikasle gehienek hartu zuten parte. Guztira 40 pertsonako abesbatzak eta Orquesta Sinfónica Donostiarra izan genuen, José Luis Eguiluz Jaunaren zuzendaritzapean.

Abesbatzan, Arrasate Musikaleko kantuko ikasleez gain, Goikobalu eta desagertutako Eskoriatzako Gorosarri abesbatzetako hainbat partaide izan zen.

Argazkiak ikusteko, hemen.

Zuzendariak

  • Elkarteko zuzendaria: Tere Gonzalez
  • Orkestra zuzendaria: Jose Luis Eguiluz
  • Eszena zuzendaria: Josean García

Bakarlariak

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko abesbatzarekin batera, lehenengo zarzuela honetan honako bakarlariak aritu ziren:

  • Marola: Cristina Cubillo
  • Leandro: Tomas Axpe
  • Juan de Eguía: Mikel Balanzategi
  • Simpson: Iñaki Olaizola
  • Abel: Naroa Elortza
  • Ripalda: Mikel Izurrategi
  • Antigua: Mertxe Salaberri
  • Chinchorro: Josetxo Urrutia
  • Verdier: Luis Mª Okina

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.