Tere Gonzalez Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zuzendaria da, bere sorreratik.
Arrasaten jaio zen. Arrasate Musikalen hasi zituen kantuko ikasketak, eta Izaskun Murgia irakasle izan zuen. Ikasketok Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen, M. Jesus Irigoien katedradunarekin. Bikainekoarekin bukatu zuen, baita Ohorezko Aipamena jaso ere.
Hiri berbereko Victoria Eugenia antzokian abestu zuen lehen aldiz, Dido and Aeneas, M.Purcell-en operan, Sorceress-en paperean, Miguel Amantegi-ren zuzendaritzapean.
Eskoriatzako Gorosarri Abesbatzarekin eta Arrasate Musikaleko Orkestrarekin solista izan zen. Juan Arzamendi zenaren zuzendaritzapean Vivaldi-ren Gloria eta Mozarten Misa de la
Coronación obrak interpretatu zituen, besteak beste. Musika eskola bereko Akordeoi Orkestrarekin ere solista izan zen, Carmen operako Habanera (Bizet) eta La Gran Vía zartzuelako Tango de la Menegilda (Chueca y Valverde) obrekin.
Sei urtetan zehar Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan laukote liriko bateko partaidea izan zen. Bertan, kontralto bakarlari lanetan, Tomas Aragues-en zuzendaritzapean, honako obrak interpretatu zituen, besteak beste: Misa de la Coronación(Mozart), Requiem (Mozart), Vísperas de Confesores (Mozart) eta Cantata (Garbizu). Arrasateko San Frantzisko Xabier Ikastolaren 25. urteurrenean eskaini zen Sorginpunkioperan (Gorka Sierra) izen berbereko sorgina izan zen.
Eskoriatzako Musika Eskolan kantu koraleko eta musika lengoaiako klaseak eman zituen 1987 eta 1995 bitartean.
1994 eta 2000 urteen artean, berriz, Aramaioko Bixente Goikoetxea abesbatzan zuzendari izan zen.
Gaur egun, Arrasate Musikaleko kantu irakaslea da, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zuzendaria.
Impartió clases de lenguaje musical y de canto coral en la Musika Eskola de Eskoriatza en el período 1987-1995.
Ha codirigido el coro Bixente Goikoetxea de Aramaio en el período 1994-2000.
En la actualidad es profesora de canto de Arrasate Musikal y Directora de la Agrupación “Izaskun Murgia”
Iruzkin berriak