Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa Tere Gonzalez Arrasate Musikaleko kantu irakaslearen ekimenari esker sortu zen. Asmoa lan berean aritu zen Izaskun Murgia zenari omenaldia eskaintzea zen. Ikasle gehienen laguntzarekin batera, Arrasatek betidanik izan duen zartzuelarako grina berreskuratu eta herriko hutsunea betetzeko helburua bete nahian lanean hasi zen. Taldeko partaideon beharrei irteera artistikoa emateaz gain, Elkartearen inguruan zituzten ametsak egi bihurtzea lortu dugu.
Azken bederatzi urteotan, proiektu eder honi pertsona ezberdinak batu zaizkio, beren ezagupenez, ilusioaz eta energiaz taldea aberastuz. Horri guztiari esker, talde gazte eta heterogeneoa izatea lortu dugu, kantuari, zartzuelari eta antzerkiari diogun maitasunak lotzen gaituelarik.
Egun, gure helburua, urtero herriari zartzuela bat eskaintzea da, eta horretan gabiltza. Gure ilusio eta ahalegin guztiak jartzen ditugu, benetan merezi duelakoan.
Hoy por hoy, nuestro reto consiste en poder ofrecer una zarzuela al año. En ello estamos. En su consecución estamos poniendo todo nuestro empeño.
Iruzkin berriak