Webgunean ez dugu entseguen berri eman aspaldian, badakigu, baina gogor ari gara lanean azaroan ahalik eta ikuskizun borobilena eskaintzeko! Izango duzue gure berri, jakina! La Tabernera del Puerto bidean dugu!
Category: elkartea
Uzt 16
U19: Gala lirikoa Aramaion
Orain dela aste batzuk egin gisara, ostiral honetan Aramaioko parrokian gala lirikoa izango dugu, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko zenbait kidek abestuko dute (koruan zein bakarlari lanetan). Zita San Martin elizan da, arratsaldeko 19:00etan. Berria jada Goienan ere azaldu da, hementxe: http://goiena.net/albisteak/goi-mailako-kantu-kontzertua-san-martin-elizan-hilaren-19an/
Urr 17
Gigantes y Cabezudos Goiena telebistan
Atzokoan Naroa Elortza Goiena telebistan azaldu zen. Hemen duzue Magazineko zatia. Iturria: Goiena.net
Urr 13
Cristina Cubillo eta Eduardo Arzamendi Carmen operaren aurkezpenean
Urriaren 23an Arrasaten Carmen opera [es] izango dugu, Ozenki taldearen eskutik. Udaleko kultura zinegotzi Kepa Urteagak eta Ozenki taldeko (eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko) Manu Gallardok aurkeztu zuten emanaldia. Amaieran, Eduardo Arzamendi pianojolearen laguntzarekin Cristina Cubillok Carmen operako pieza bat eskaini zuen, Goiena-ko lagunek beren webgunean eta hondoko bideoan azaldu bezala. Eduardo Arzamendi Izaskun Murgia …
Urt 24
Entseguen hasiera / Comienzo de los ensayos
Kaixo guztioi! Hurbiltzen dabil beste zarzuela baten entseguekin hasteko data! Aurtengoan, twitter-etik iragarri bezala, Gigantes y Cabezudos [es] taularatuko dugu Amaia Antzokian. Zarzuela hau Manuel Fernández Caballero [eu] maisuarena da, eta letrak Miguel Echegaray y Eizaguirre [es]-renak. Noiz izango den entseguen hasiera? Ba 2012ko martxoaren 5ean, iluntzeko 21:00etan, Arrasate Musikalen. Zain izango gaituzue! Animatu eta …
Urt 19
Maria Izaga youtube-n
Hori bai sorpresa izan genuena atzokoan! Bagenekien gure elkarteko Maria Izagak zer nolako ahots ederra zuen, baina youtube-n ikusteak harritu egin gaitu! Hona hemen Adelen Someone like you abesten, bere eskolako jaialdi batean. Gozatu ezazue! Guri behintzat ia sinestezina iruditzen zaigu 17 urterekin halako ahots ederra eta indartsua izatea! Zorionak!
Iruzkin berriak