Gaurko Goienako alea berezia izan da guretzako. La Tabernera del Puerto obrari tartea egiteaz gain, 1957ko eta 2000ko argazkiak txertatu dituzte. Baita Mertxe Salaberriri egindako elkarrizketa hunkigarria ere!
Goienaren egile eskubideei esker (CC-BY-SA 3.0) ostiraleko alea hementxe txertatu ahal dugunez, aukera probestu nahi genuen, merezi duelakoan! Mila esker!
Hala ere, aipamen berezia egin nahi genieke artikuluan ageri ez diren Tere Gonzalez elkarteko zuzendariari eta Javi Burgos eszena zuzendariari. Sarri bakarlariek hartzen dute protagonismoa, baina beraien ilusiorik eta lan gogorrik gabe ez litzateke hau guztia posible izango. Ez-eta jostun (Cati Andrés eta bere taldekideak), elkarteko pianojole (Eduardo Arzamendi), dekoratu egile (Ana Cristina Zabala eta bere taldekideak) eta koruko partaide guztien lan ordu eta ilusiorik gabe ere.