Hemen duzue goiena.net-ek elkarte lirikoko zuzendariari egindako elkarrizketa eta zarzuelaren inguruko informazioa biltzen duen artikulu/berria.
Ondo izan.
Madrilen Gran Via eraiki zuteneko istorio eta pasarteak, aurtengo zarzuelan
334 eraikin bota zituzten
Gran Via kalea eraikitzeko 334 eraikin bota behar izan zituzten, eta hainbat kale eta eliza desagertu ziren. Hori dela-eta, garai hartan Madrilen bizitakoak kontatuko dute zarzuelan. Protagonistak asko izango dira eta denak elkartuko dira Eliseo lokalean garai hartan hain ezagunak ziren chotisak kantatzen.
Protagonistak
Zarzuelan 100 lagunetik gora parte hartuko dute. Protagonistak izango dira: ibiltaria, Mikel Izurrategi; zalduna, Igor Ganboa; Menegilda, Susana Vazquez; Doña Virtudes, Guren Ana Gonzalez; segurtasuna, J.J. Heriz; Jokoa, Arkaitz Garrido; Chotis, Ruth Osinaga; Las ratas –lapurrak–, Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola.
Teatro Felipen estreinatu zen
La Gran Via zarzuela 1886an estreinatu zen Madrileko Teatro Felipen. Testua Felipe Perez y Gonzalezena da; eta, musika, ostera, Federico Chueca eta Joaquin Valverderena.
Musika bizia eta ezaguna dela adierazi du Gonzalez zuzendariak. “Abeslarientzat obra zaila da; batez ere emakumeendako, zortzi abesti dituzte-eta”, dio Gonzalezek. Luisa Fernanda zarzuelan erabilitako arropa aprobetxatuko dute XX. mende hasiera irudikatzeko. Izaskun Murgia elkarteko lagunez gain, Arrasate Musikal orkestrako lagunak ere izango dira agertokian.
Iruzkin berriak