Edorta Arana

Arrasaten jaio nintzen zuri-beltzezko telebistaren sasoian.

Euskarazko prentsaren beharra aldarrikatzen zen urteetan kazetaritza ikasten nenbilen Leioan, dena erdaraz.

Euskal Telebistaren sorrera ber-bertatik ezagutu nuen eta ilusio handiz bizi izan nituen informazio tresna propioa eta berezko hizkuntza eta kultura bultzatu asmoz sortutako ETB.

Gaur egun irakasle lanetan nabil.

Gustukoak ditut irratia eta, bereziki telebista. Horren aitzakiaz nabil hemen idazten.

Berba egin zalea izan naiz beti, orain ikus-entzute soilari ere dedikatzen diot denbora asko.

Galdetu zale izaten naiz, erantzunen poltsa hutsago edukitzen dut sarritan.

Iruzkin bat “Edorta Arana” bidalketan

  1. joseba arrizabalaga

    Gauon Edorta:
    Lagun amankomuna dugu Basaurin maisu Alfredo Urbi ikastolakoa.
    Interneten kuskuseatzen ikusi dut EITBko Administrazio Kontseiluan zaudela. Hori dela eta, gauza pare bat aipatu nahi nizun:
    1. Ezagutzen duzu “euskal-encodings.com”???? Hor dago eskegita material piloa euskeraz. Weborrian gabiltzanok keskatuta gaude ETBren euskeratutako material (VHS, Betacam)aren egoeraz. Benetazko harribitxiak egon behar dute nonbait. Edo galduta daude?? Adibidez: El Padrino 1 eta 2 daude eskegita aipatutako weborrian, baina ETBk kontrolatuta daukate??
    2. Eskaera berezi berezia, pertsonala, baina Euskal encodingeko lagun askok planteatuko lukeena: Dr. Slump eman dezake ETBk barriro?? ETB3ko programaziorako telesail asko eta asko berreskuratu daitezke, inolako kosto barik.

    Eskerrik asko

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude