Animatu eta parte hartu!
Abenduko sarien irabazleen berri astelehenean, Asteleheneko GOIENAN!
Jose Antonio Altuna JMA enpresako bazkidea: Goienari esker ohittu gare asko euskeraz leiduten
Lanlekue be euskaldundu deigun
Aspaldi igerri geuen geure enpresie euskaldundu biherra. Eskolie, kulturie, astialdixe… euskaldunketako pasuek emuten ebitziela; hedabide euskaldunek sortzen ebitziela… Eta lanlekue be euskaldundu biherra euela. Holaxe hasi gitzen oin dala 20 urte baiño gehixau geure enpresan. Asko aurreratu dogu. Egun, JMAren barruko jardunien, hizkuntza nagusixe euskera da eta kanpoko jardunien, aukerak dauzenien, euskerari sarbidie emuten dutzogu.
Euskera da gure erreminttarik inportantiena gure asmoak herri moduen betetzeko. Bestetik, euskeraren erabillerie geure lanlekuetan bultzetu gure dogu. Horretan lagungarri dittugu eskualdeko euskerazko hedabidiek: Goienakuek.
Goguen dauket Arrasate Press-en sorrerie. Eta baitte Goienarena be. Urrats haundixe izen zen baillara osorako euskerazko komunikaziño proiektue. Euskeraz leiduten ohittu naz Goienari eta, aurretik, Arrasate Press-ei esker. Konsumiduten dittut gaur egun be. Geure inguruen, ezagunen, enpresen… barri Goienari esker jasoten dogu. Aurrerantzien be holan izen dain, lagundu daixogun!
Georgia Mass Choir
Gospel-a gustuko baduzu, urteroko zita duzu abenduaren 23an, 20:00etan, Arrasateko Amaia Antzokian. Aurkezpenik behar ez duen talde honek, seguru bertaratzen dena txundituko duela.
Ekitaldi honetarako, bina sarrera ditugu zozketatzeko. GOIENA Klubeko kide bazara, hona hemen parte hartzeko bideak.
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO (Abenduaren 17ra arte)
Telefonoz: 943 25 05 05.E-postaz: kluba@goiena.com. SMS: KLUBA [Gospel] [bazkidearen zenbakia] 215800 zenbakira. WhatsApp: KLUBA Gospel [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Parte hartu eta zorte on.
Santamasetako bertso jaialdia
Urtero bezala, abenduaren 22an, 20:30ean, Santamasetako bertso jaialdia izango da Arrasaten. Bertan hartuko dute parte, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso eta Maddi Sarasuak. Gai jartzailea berriz, Maite Berriozabal izango da.
GOIENA Klubeko kide bazara, bertara joateko bina sarrera zureak izan daitezke. Bide batez, jakin, sarrerak egokitu ez, baina bertara joanez gero, txarteldegian, GOIENA Klubeko bazkide izateagatik, sarreran, 2 euroko deskontua izango duzula.
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO (Abenduaren 17ra arte)
Telefonoz: 943 25 05 05.E-postaz: kluba@goiena.com. SMS: KLUBA [Bertsoak] [bazkidearen zenbakia] 215800 zenbakira. WhatsApp: KLUBA Bertsoak [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Monika Belastegi, Goiena Kooperatiba Elkarteko lan bazkidea: “Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena”
Beste 25 urte, zuen ekarpenarekin
Aste berezia izan da lanean euskaraz dihardugun Goienako kazetariondako. Euskararen Eguna ospatu berri dugu, leloak dioen moduan Euskarak 365 egun dituen arren. Bestalde, Arrasate Press sortu zela 25 bete dira abenduaren 2an eta Goiena.net-ek 10 urte egin ditu egun berean.
Efemeride esanguratsuak: erakusten dutelako Debagoienean proiektu berezi eta arrakastatsuak egiteko gauza garela; duela 25 urte euskarazko kazetaritzan iraultza ekarri zuen egitasmoak bizirik dirauelako; eredua herririk herri zabaldu zelako eta eredu haren oinordeko Goiena delako.
Eta zergatik da Goiena arrakastatsua? Zuengatik: erabiltzaile, ikus-entzule, irakurle eta bezerook erakusten diguzuen jarraipen, babes eta laguntzarengatik; herriarengatik; gizarte zibil grinatsuagatik; erakundeengatik.
Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena eta lan bazkideak gara proiektuaren oinarrietako bat. Lagun gaitzazu beste 25 urte betetzen. Ospa dezagun elkarrekin. Premiazko dugu zuen ekarpena horretarako.
Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena; lagundu!
Hauek dira abenduko sariak!
Hauek dira azaroko sarien irabazleak!
Baserrisarea.com-ek emandako otarrak
Maria Etxebarria Altuna (Aramaio)
Ane Miren Etxebeste Goikoetxea (Bergara)
Esther Merino Madariaga (Arrasate)
Koldo Iriarte Zubizarreta (Aretxabaleta)
Arrikrutzerako sarrerak
Juan Ignacio Biain Uribarren (Arrasate)
Jesus Egino Zabaleta (Bergara)
Lorea Zurutuza Alberdi (Bergara)
Harreman dendako otarrak
Miren Dorleta Gaztañaga Txintxurreta (Aretxabaleta)
Manuel Lopez Aldekoa (Arrasate)
Badakit jokoa
Jose Antonio Amundarain Arana (Oñati)
Maider Mora Garcia (Arrasate)
SARIAK JASOTZEKO:
Arrikrutzeko sarrerak. Goiena klubeko txartela erakutsita, bina sarrera izango dituzue Arrikrutzeko txarteldegian. Sarrerek 3 hilabeteko epe muga izango dute. ARRIKRUTZ KOBAK. Araotz Auzoa, OÑATI. 943 08 20 00. Ordutegia: Asteartetik Igandera 10:00 – 17:00
Harreman dendako otarrak. Otarra jasotzeko, jo zuzenean, bazkide txartelarekin, Harreman-ek, Arrasateko Eroski hipermerkatuaren sarreran duen dendara.
Beste sariak. Saria jasotzeko zatoz GOIENAren Aretxabaletako bulegora.
Saria jasotzeko, BAZKIDEAREN TXARTELA erakutsi edota BAZKIDE ZENBAKIA jakitera eman beharko da. GOIENA. Basabe poligonoa E-O-5 (Araba Ibilbidea) Aretxabaleta. 943 25 05 05. Ordutegia: Astelehenetik eguenera: 09:00 – 18:00. Egubakoitzetan: 08:00 – 14:00.
Igor Arenatza, UDAko Kirol zuzendaria eta Eskua programako arduraduna: “Lagundu, kontsumitu eta erabili ditzagun gure hedabideak”
Urte asko daroatzat kirol munduan. Futbolean nabarmendu naiz eta profesionaletara ere heldu nintzen. Gaur egun ere buru-belarri dihardut nire herriko klubean: UDAn. Beste proiektu batean ere badihardut, halere: Eskua izenekoan. Kirola euskalduntzeko proiektua da.
Zorteko naiz; izan ere, ogibide bihurtu ditut nire pasio bi: kirola eta euskara. Eta pozago sentiarazten nau jakiteak nire pasioak, ogibideak, gauzak aldatzeko balio duela. Gure jendartea, edozein dela esparrua, euskalduntzeko lanean diharduten talde, erakunde eta norbanakoak dira niretako jarraibide.
Eta bidelagun. Goiena Komunikazio
Taldea da horietako bat. Goienak ematen dio nire bizitzako proiektuari bultzada eta oihartzuna, eta Goienako hedabideetan ikusi, entzuten eta irakurtzen ditut gure taldeen gorabeheren berri. Beharrezkoa da Goiena kirolarendako, euskararendako, gure herriendako… denondako!
Hala sentitzen dut nik eta hala adierazten dute Debagoieneko herritarrek ere. Lagundu ditzagun, bada! Kontsumitu eta erabili ditzagun. Egin dezagun diru ekarpena, ez dezagun galdu ezinbesteko bidelaguna!
Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko liburutegiko arduraduna: “Kultura zabaltzeko ezinbesteko euskarri”
Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko Udal liburutegiko arduraduna ofizioz eta mendizalea afizioz: “Imajinatzen duzue Debagoiena Goiena barik? Nik ez”
Askotan hausnartzen dut neure artean eta komentatzen dut ingurukoen artean ere, a ze zortea daukagun Debagoienean. Zein errotuta dauden eta ze arrakasta duten bertako euskarazko hedabideek. Ze talde indartsu eta eredugarria den Goiena. Zelako zerbitzua eskaintzen diguten Goiena telebistak, Goiena. net-ek, GOIENA paperak… Ze lagungarri zaizkigun hedabide horiek kulturaren arloan murgilduta gaudenondako. Gure berriak, kezkak, zerbitzuak, iradokizunak… lau haizetara zabaltzeko, herritarrengana hurbiltzeko, zelako plataforma eskaintzen diguten. Bertakoek, bertatik bertara. Eta ez diogu horrenbeste erreparatzen euskarazkoak diren edo ez. Komunikaziorako, euskaraz jarduten dugula hedabide horien bitartez.
Barneratuta daukagu hala dela, bidea zein zaila izan den ohartu barik. Normalizatuta balego. Baina asko dago egiteko euskararen alorrean eta, horretarako, Goiena da ezinbestekoa, beharrezkoa. Imajinatzen duzue Debagoiena, gure herriak, Goiena barik? Nik ez. Ea, bada, lagundu ditzagun Debagoieneko euskarazko hedabideak!



