Monika Belastegi, Goiena Kooperatiba Elkarteko lan bazkidea: “Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena”

indice

GK-MonikaBelastegi-577-netBeste 25 urte, zuen ekarpenarekin

Aste berezia izan da lanean euskaraz dihardugun Goienako kazetariondako. Euskararen Eguna ospatu berri dugu, leloak dioen moduan Euskarak 365 egun dituen arren. Bestalde, Arrasate Press sortu zela 25 bete dira abenduaren 2an eta Goiena.net-ek 10 urte egin ditu egun berean.
Efemeride esanguratsuak: erakusten dutelako Debagoienean proiektu berezi eta arrakastatsuak egiteko gauza garela; duela 25 urte euskarazko kazetaritzan iraultza ekarri zuen egitasmoak bizirik dirauelako; eredua herririk herri zabaldu zelako eta eredu haren oinordeko Goiena delako.
Eta zergatik da Goiena arrakastatsua? Zuengatik: erabiltzaile, ikus-entzule, irakurle eta bezerook erakusten diguzuen jarraipen, babes eta laguntzarengatik; herriarengatik; gizarte zibil grinatsuagatik; erakundeengatik.
Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena eta lan bazkideak gara proiektuaren oinarrietako bat. Lagun gaitzazu beste 25 urte betetzen. Ospa dezagun elkarrekin. Premiazko dugu zuen ekarpena horretarako.

Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena; lagundu!

Igor Arenatza, UDAko Kirol zuzendaria eta Eskua programako arduraduna: “Lagundu, kontsumitu eta erabili ditzagun gure hedabideak”

indice

GK-IgorArenatza-kol-576Urte asko daroatzat kirol munduan. Futbolean nabarmendu naiz eta profesionaletara ere heldu nintzen. Gaur egun ere buru-belarri dihardut nire herriko klubean: UDAn. Beste proiektu batean ere badihardut, halere: Eskua izenekoan. Kirola euskalduntzeko proiektua da.

Zorteko naiz; izan ere, ogibide bihurtu ditut nire pasio bi: kirola eta euskara. Eta pozago sentiarazten nau jakiteak nire pasioak, ogibideak, gauzak aldatzeko balio duela. Gure jendartea, edozein dela esparrua, euskalduntzeko lanean diharduten talde, erakunde eta norbanakoak dira niretako jarraibide.

Eta bidelagun. Goiena Komunikazio
Taldea da horietako bat. Goienak ematen dio nire bizitzako proiektuari bultzada eta oihartzuna, eta Goienako hedabideetan ikusi, entzuten eta irakurtzen ditut gure taldeen gorabeheren berri. Beharrezkoa da Goiena kirolarendako, euskararendako, gure herriendako… denondako!

Hala sentitzen dut nik eta hala adierazten dute Debagoieneko herritarrek ere. Lagundu ditzagun, bada! Kontsumitu eta erabili ditzagun. Egin dezagun diru ekarpena, ez dezagun galdu ezinbesteko bidelaguna!

Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko liburutegiko arduraduna: “Kultura zabaltzeko ezinbesteko euskarri”

Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko Udal liburutegiko arduraduna ofizioz eta mendizalea afizioz: “Imajinatzen duzue Debagoiena Goiena barik? Nik ez”

GK-GoienakBehar-ArantzazuIbarrondoAskotan hausnartzen dut neure artean eta komentatzen dut ingurukoen artean ere, a ze zortea daukagun Debagoienean. Zein errotuta dauden eta ze arrakasta duten bertako euskarazko hedabideek. Ze talde indartsu eta eredugarria den Goiena. Zelako zerbitzua eskaintzen diguten Goiena telebistak, Goiena. net-ek, GOIENA paperak… Ze lagungarri zaizkigun hedabide horiek kulturaren arloan murgilduta gaudenondako. Gure berriak, kezkak, zerbitzuak, iradokizunak… lau haizetara zabaltzeko, herritarrengana hurbiltzeko, zelako plataforma eskaintzen diguten. Bertakoek, bertatik bertara. Eta ez diogu horrenbeste erreparatzen euskarazkoak diren edo ez. Komunikaziorako, euskaraz jarduten dugula hedabide horien bitartez.
Barneratuta daukagu hala dela, bidea zein zaila izan den ohartu barik. Normalizatuta balego. Baina asko dago egiteko euskararen alorrean eta, horretarako, Goiena da ezinbestekoa, beharrezkoa. Imajinatzen duzue Debagoiena, gure herriak, Goiena barik? Nik ez. Ea, bada, lagundu ditzagun Debagoieneko euskarazko hedabideak!

Aitor Izagirre: “Ekarpen txiki bati esker, abantaila asko izango dituzu”

Aitor Izagirre, Goienako presidentea: “Zuen ekarpena, denok irabazteko”

“Ez dira betiko garai onenak”, zioen abestiak.  Eta bat egiten du esaldiak egungo egoerarekin.  Denoi eragiten digu krisiak. Goienari ere bai. Sarrerak urritu zaizkigu. Erakunde publikoek baliabide gutxiago dituzte diru-laguntzetarako eta azkeneko urteotan geroago eta zailago da publizitatea kontratatzea, hedabide eragingorrak izan arren Goienakoak publizitaterako. Horrenbestez, egoera berrira egokitu behar izan dugu.

Neurriak hartu ditugu. Baina ahalegindu gara kalitateari eusten, kaltea txikitzen. Hartzaileok igar ez dezazuen.

Hedabide asko ikusi ditugu desagertzen eta gertukoenak ere ez daude egoera onenean. Hori da errealitatea. Baina gogorrari gogor egin behar zaio. Eta denok batera bultza eginez gero, errazago gaindituko ditugu zailtasunak.  Horregatik jotzen dugu zuregana, laguntza eske: Goienak behar zaitu!

Aurki dira 25 urte Arrasate Press sortu zela. Herri hedabide eredugarri haren helburuei eusten die Goienak: euskara plazaratzea; normalizatzea. Eta zuen konpromisoa derrigorrezkoa zaigu helburuei eutsi eta aurrera egiteko.

Ekarpen txiki bati esker, abantaila asko izango dituzu eta denok irabaziko dugu: euskarak, zuk zeuk eta Goienak.