Maiatzaren 5ean, 19:00etan, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Iñaki Salvador pianojoleak XX. mendeko filmetako piezak interpretatuko dituzte Bergarako Seminarixoan izango den ikuskizunean.
Bergarako Udalari eta Goiena Klubari esker, sarrerak lor ditzakezu.
Zozketan parte hartzeko (maiatzaren 3a arte):
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: KLUBA Musika [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.