Gaueko Futbito txapelketa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gazte txokoetako
Udaixe ekimenaren barruan, Arrasateko Zaldibar frontoian gaueko futbol
txapelketa gauzatu dugu gaurkoan, ekimenaren 5. ekintza moduan. Bertan
hezitzaile eta dinamizatzaile Olatz Urkia eta Etor Larrañaga aritu dira.

 

Bost eta sei
pertsonaz osatutako sei taldek hartu dute parte bertan, iluntze gauari hasiera
emateko afari merienda izan dute gazteek eta ondoran iluntzeko 21:00 etatik
gaueko 00:30 arte partidak jokatzen aritu dira etenik gabe. Parte hartu duten
taldeak hauek izan dira: PARRALES ETA BERE DISTIPULUAK, MARIPILIS, IZENGABEKO
BALOMPIE,EIBARMON, MOFAS ETA MONDRA. Partaideen adin tartea 12 eta 16 urte
bitarteko izan da eta denek eman dute maila bikaina.

 

Naiz eta txapelketa
gisara aurkezru gure ekimena, helburua adin desberdinetako gazteek udako gauak
herriko plaza ezagun batean elkarrekin jolasean pasatzea izan da. Bestalde,
udako aisialdi aroa euskaraz bizitzeko eukera ematea. Giro ezin hobean pasatu
dugu gaurko arratsalde gaua.

 

Txapelketako
irabazleak PARRALEZ ETA BERE DISTIPULUAK izan dira eta jasotako saria
Arrasateko Muxibar jatetxean sei lagunendako afari bikaina, on egin diezaiela
merezi dute eta!!!

+

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

DEGURIXARA MENDI IRTEERA UZTAILAK 9, 10, 11

Gazte Txokoetako udaixe ekimenaren barruan, 4. ekintza Degurixara mendi kanpaldia izan da. Hiru egun eta bi gaueko kanpaldia izan da, bertara zazpi neska mutilekin igo ginen uztailaren  9an Arrasatetik oinez, goian hiru egun eta bi gau pasatzeko asmoarekin. Jon Olivares eta Etor Larrañaga  izan dira ekintza honetako hezitzaile eta dinamizatzaileak.


 


Naiz eta eguraldia lagun ez izan eta  gure hasierako planak aldatzera behartu arren, ondo baino hobeto pasatu dugu gazte zein hezitzaileok.


Degurixan, kanpin dendak jarri eta bertan dagoen Pagoagatarren bordari esker, babesa eta aterpearekin hainbat ekintza aurrera eraman ahal izan ditugu; mahai jolas, sukaldaritza, solasaldiak, bertako zelaietatik txango laburrekin osatu ditugu egunak.


 


Gazteek naturarekin bat egiteko aukera aproposa izan dela uste dugu, honez gain, egunerokotasunetik irteteko baliagarria izan dela ikusi dugu. Nola ez, hau guztia hizkuntza aman komun bat oinarri harturik, EUSKARA.


Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gamarrara irteera

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Udaixeko hirugarren ekintza bezala Gamarrako
igerilekuetara joan gara gaur 17 gazterekin. Ekintza dinamizatu duten
hezitzaileak Etor Larrañaga eta Olatz Urkia izan dira.

Irteera ordua 11:00etan izan da Garibaiko autobus
geltokitik. Bertara heldu bezain laster autobusean jarri eta Gamarrara abiatu
gara. Nahiz eta eguraldia ez izan uda udakoa bertan gustura aritzeko eguraldi
bikaina egin digu. Gazteekin uretan, frontoietan zein ping-pong mahaietan
jolasten aritu gara ekintzak iraun duen denbora guztian zehar. Gazteak ongi
baino hobeto pasa dute eta bikain portatu dira beraien artean eta baita
ingurukoekin ere. 19:00etarako Arrasateko Garibai geltokira bueltatu gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Udaixeko bigarren ekintza!

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Asteazkena uztailak 4, Gazte txokoetako Udaixe
ekimenaren baitan, gaurkoan Beldur gaua antolatu dugu. Olatz Urkia eta Etor
Larrañaga hezitzaileak egon dira berau dinamizatzen.

Parte hartzea bikaina izan da, 16 gaztez osaturiko
talde batekin afaldu eta beldurrezko pelikula bat ikusteko hitzordua
arratsaldeko 18:00etan jarri dugu. Ekimenak bere osotasunean arrakasta bikaina
izan du. Pelikula “ La Mujer
de Negro” izan da. Gazteek beraiek hautatutako pelikula izanik, oso gustura eta
beldur ikaragarriarekin ikusi dute.

Gaueko 00:00 eman diogu amaiera gaurko ekimenari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaztetxokoen Urban Festa 2012

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Ekainaren 16an egin zen urteroko
gaztetxokoetako Urban Festa. Txatxilipurdiko bulego parean Skate,
Roller eta Mikropatin lehiaketak egin ziren, baita graffiti
erakustaldia ere. Jende asko gerturatu  eta giro polita sortu zen!

Txapelketa ezberdinetako irabazleak!

Arraskako lagunek osatu zuten epaimahaia!

Musika jartzen dj Potxoko!

Graffitia ere txukun gelditu zen!

Jendea gerturatu zen parte hartzaileak animatzera!

Parte hartzaileek ikuskizuna eman zuten!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erguineko gaztetxokoa

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Erguineko gaztetxokoan ikasturte
honetan lortu duten giro politarekin jarraitu dute. Azken aste
honetan sorkuntza, mozorroa, hezitzaileei mimoak, sukaldaritza mozorrotuta, musika
inprobisazioak, denetik egin dute gazteek…

Erguineko gaztetxokoko gazteak
ikasturteari amaiera emango dion irteera prestatzen dabiltza, zihur
zerbait polita asmatuko dutela!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kontzertuak eta jende asko gaztegunean!

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Aste bukaera honetan ere gaztegunea
beteta izan dugu! Gazteguneko taulagainean Aretxabaleta eta
Eskoriatzako bi talde gazte izan ditugu. Gazte Iraultza
taldea, gaztea izan harren urteak daramatza taulagainetan eta jende
asko mugitzen dute beraien kontzertuetara.

Hankazgora taldea gaztea bezain
freskoa dugu! biek 150 gazte baino gehiago bildu zituzten larunbatean
gaztegunean. Datorren urtera begira ere kontzertuak eta kultur
ekitaldiak antolatzen jarraitzea da asmoa, honetarako gazteez
osatutako talde finkoa sortzea da asmoa. Gaztegunean gazteek beraiek
nahi dituzten taldeen kontzertuak antolatzeko gune ere izan
daitekeelako!

Igandean gaztetxeko perkusio taldekoen
bisita izan genuen, gaztetxean egiten duten tailerra azaldu eta
gazteek perkusio doinu batzuk entzuteko aukera izan zuten!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ekainak 15 xkirolen bideo lehiaketaren sari banaketa

Gaztetxokoek antolatutako xkirolen bideo lehiaketaren sari banaketa ekainaren 15ean izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera gaztegunean!

http://goiena.net/blogak/xkirolak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Udaixe 2012

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Udaixe 2012

Uda giroan, opor
egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek
beraien aisialdiaz gozatzeko, udalekuak, lagunekin planak…

Arrasateko udalak eta
Txatxilipurdi elkarteak 2012. urteko uztailerako ere eskaintza
berezia prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat.

Arrasateko auzoetako 3
gaztetxoko eta erdiguneko gazteguneak ateak itxiko dituzte ekainaren
17an. Urte guztiko lanari amaiera polita emateko uztailera begira
jarriko gara guztiok! Badator udaixe 2012.

Aurtengo udaixen
proposamen ezberdina landu dugu: hiru eguneko bi kanpaldi antolatu
ditugu. Bata Mendi inguruan Degurixako zelaietan, uztailaren
9tik 11ra eta bestea kostaldean Orio-Aia inguruan, uztailaren
23tik 25era. Kanpaldi hauetan plaza mugatuak izango dira eta
bertaratzen direnek ahaztu ezineko 3 egun bizitzeko aukera izango
dute. Kanpaldien prezioa 30 eurokoa da. Kanpaldi hauetan izena ematen
duten gazteen gurasoekin bilera bat egingo da argibide eta informazio
guztia eskaintzeko.

Hiru eguneko bi kanpaldi
hauetaz gain bestelako ekintzak eta egun bateko irteerak ere antolatu
ditugu.

Uztailak 2 Ginkana
Erraldoia

3-4 pertsonako taldeak
eman beharko dute izena. Euro bat ordaindu beharko da pertsonako.

11:00etan elkartuko gara
gaztegunean eta ginkana amaitutakoan bazkaria izango da parte
hartzaile guztientzat.

Uztailak 4
Afari-merienda eta beldurrezko pelikula erdiguneko gaztetxokoan.

Erdiguneko gaztetxokoan
elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan, afari-merienda prestatu eta
beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. Euro 1 ordaindu
beharko da etortzeko.

Uztailak 6 Gamarrako
igerilekuetara irteera

Uztailaren 6an Udaixen
klasiko bat den Gamarrako igerilekuetara irteera egingo dugu, 5 euro
ordaindu eta goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera Garibaiko
geltokitik.

Uztailak 16 Gaueko
futbito txapelketa

Zaldibarko frontoian
arratsaldeko 20:00etatik aurrera futbito txapelketa egingo dugu, 5
pertsonako taldeek eman beharko dute izena eta izen ematean
pertsonako euro bat ordaindu beharko dute. Parte hartzaileentzat
afari merienda izango da bertan eta sariak ere izango dira.

Uztailak 18 Murala +
bazkaria

11etan gaztegunean
elkartuko gara. Gure barruko artistak aterako ditugu mural koloretsua
egiteko! Ondoren bazkaria izango dugu gaztegunean. 2 euro pertsonako.

Uztailak 20 Paintball
eta Hondartza

Kostaldera joango gara,
Lastur inguruan paintballean jokatu eta bazkaltzera hondartzara
jaitsiko gara. Bakoitzak bere bazkaria ekarriko beharko du.
Irteeraren prezioa 20 euro izango da.

Irteera eta ekintzetara
etortzeko izan emate fitxa bete eta matrikula bat ordaindu beharko
da esku dirutan. Izen emate fitxak eta matrikulak gaztetxoko
ezberdinetara, gazte bulegora edo Txatxilipurdiko bulegora ekarri
beharko dira. Irteerak ezin gauzatu badira, beti egongo da
gazteentzako eskaintza erdiguneko gaztegunean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gazte iraultza. Ekainaren 9an

Arrasateko gazteguneak kulturgune izatea da helburua.  Gazteek beraiek
nahi duten  kultur jarduerak antolatu ahal izateko aukera dutela ikusi
dugu lehen urte honetan.

Ikasturteari agur esateko Aretxabaletako Gazte Iraultza taldea izango dugu Gazteguneko taulagainean. Larunbat honetan ekainaren 9an  arratsaldeko 18:30etatik aurrera gaztegunean.

Igandean aldiz perkusio afrikarra izango dugu. Gaztetxeko perkusio
taldeak senegal inguruko lagunekin batera gaztegunera etorriko dira
tailer txiki bat ematera. gerturatu eta parte hartu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina