p { margin-bottom: 0.21cm; }
Udaixe 2012
Uda giroan, opor
egunetan, eguraldi onarekin mila aukera dituzte Arrasateko gazteek
beraien aisialdiaz gozatzeko, udalekuak, lagunekin planak…
Arrasateko udalak eta
Txatxilipurdi elkarteak 2012. urteko uztailerako ere eskaintza
berezia prestatu dugu 12-17 urte bitarteko gazteentzat.
Arrasateko auzoetako 3
gaztetxoko eta erdiguneko gazteguneak ateak itxiko dituzte ekainaren
17an. Urte guztiko lanari amaiera polita emateko uztailera begira
jarriko gara guztiok! Badator udaixe 2012.
Aurtengo udaixen
proposamen ezberdina landu dugu: hiru eguneko bi kanpaldi antolatu
ditugu. Bata Mendi inguruan Degurixako zelaietan, uztailaren
9tik 11ra eta bestea kostaldean Orio-Aia inguruan, uztailaren
23tik 25era. Kanpaldi hauetan plaza mugatuak izango dira eta
bertaratzen direnek ahaztu ezineko 3 egun bizitzeko aukera izango
dute. Kanpaldien prezioa 30 eurokoa da. Kanpaldi hauetan izena ematen
duten gazteen gurasoekin bilera bat egingo da argibide eta informazio
guztia eskaintzeko.
Hiru eguneko bi kanpaldi
hauetaz gain bestelako ekintzak eta egun bateko irteerak ere antolatu
ditugu.

Uztailak 2 Ginkana
Erraldoia
3-4 pertsonako taldeak
eman beharko dute izena. Euro bat ordaindu beharko da pertsonako.
11:00etan elkartuko gara
gaztegunean eta ginkana amaitutakoan bazkaria izango da parte
hartzaile guztientzat.
Uztailak 4
Afari-merienda eta beldurrezko pelikula erdiguneko gaztetxokoan.
Erdiguneko gaztetxokoan
elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan, afari-merienda prestatu eta
beldurrezko pelikula ikustea izango da plana. Euro 1 ordaindu
beharko da etortzeko.
Uztailak 6 Gamarrako
igerilekuetara irteera
Uztailaren 6an Udaixen
klasiko bat den Gamarrako igerilekuetara irteera egingo dugu, 5 euro
ordaindu eta goizeko 11etan irtengo gara Gasteiz aldera Garibaiko
geltokitik.

Uztailak 16 Gaueko
futbito txapelketa
Zaldibarko frontoian
arratsaldeko 20:00etatik aurrera futbito txapelketa egingo dugu, 5
pertsonako taldeek eman beharko dute izena eta izen ematean
pertsonako euro bat ordaindu beharko dute. Parte hartzaileentzat
afari merienda izango da bertan eta sariak ere izango dira.
Uztailak 18 Murala +
bazkaria
11etan gaztegunean
elkartuko gara. Gure barruko artistak aterako ditugu mural koloretsua
egiteko! Ondoren bazkaria izango dugu gaztegunean. 2 euro pertsonako.
Uztailak 20 Paintball
eta Hondartza
Kostaldera joango gara,
Lastur inguruan paintballean jokatu eta bazkaltzera hondartzara
jaitsiko gara. Bakoitzak bere bazkaria ekarriko beharko du.
Irteeraren prezioa 20 euro izango da.
Irteera eta ekintzetara
etortzeko izan emate fitxa bete eta matrikula bat ordaindu beharko
da esku dirutan. Izen emate fitxak eta matrikulak gaztetxoko
ezberdinetara, gazte bulegora edo Txatxilipurdiko bulegora ekarri
beharko dira. Irteerak ezin gauzatu badira, beti egongo da
gazteentzako eskaintza erdiguneko gaztegunean.

