AURTEN BE, EZCARAYrantza EINGOU!!!

Urtero lez, enegarrengoz, tropelien juengo gara Ezcarayrutza elurretara! Animatzen zarie?

Jadanik izen ematia zabalik dau eta…. on-line be ein zeinke!

Sartu esteka honetan: https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Margolanak eta eskulanak erdigunean!!

Apa!!!

Azken asteburuan fin-fin ibili gara erdigunian. Karnabalak gertu daudela ikusita gure karrozaren apainketa egiten hasi ginen!!

Horretaz gain gure paretak berriztatu ditugu berriro margotuz eta kolore gehiago emanez.

Datorren asteburuan lanean jarraituko dugu gure gaztetxokoa apaintzen eta karnabaletarako prestatzen, beraz hurbildu zaitezte erdigunera!!

 

 

 

 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ohialekin akrobaziak egiten ditugu!

Jolasteko eta ikasteko balio dute, gainera, primeran pasatzen dugu ohialetan gora eta behera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Musako Gaztetxokoan erreformak!

Fin fin aritu ziren gazteak Gaztetxokoko zenbait gauza txukuntzen eta muntatzen. Hona hemen gure apal berriak!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Dantza ere ez dugu alde batera uzten Musakolan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Postre goxo-goxoak ere egiten ditugu!

Oraingoan, hojaldrea eta nutela erabiliz izar goxoa prestatu dute gazteak, merienda paregabea benetan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Figura akrobatikoak egiten ditugu musakolan!

Gure indarra eta imajisazioa erabiliz figura ezberdinak egiteko gai gara Musakolan. Guztion arteko elkarlanaz baliatuz eta sormena erabiliz sortzen ditugu irudi hauek.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ERGUIN ITXURAZ ALDATZEN!

Urte berriarekin bat aldaketak heldu dira Erguinera. Gazte Txokoari itxura aldatzea erabaki dugu eta horretarako martxan jarri gara lanean! Ateak eta markoak margotzeaz gain, ordenagailu txokoa berriztu dugu, mahai berri batekin eta informazio kortxoa paretean jarriz.

Dakizuen bezala Erguinen kriston sukaldea daukagu, beraz, animatu gerturatzera eta egun desberdinetan errezeta desberdinak egitera.

Barruko parkourra egiteko asmoa ere badaukagu, beraz, zuen ideia guztiak ongi etorriak dira, denon artean kriston txokoa sortzeko!!

Hemen izango gaituzue zuen zai!!

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erdigunea martxan berriro!!

Kaixooooo!!!

Gabonetan hainbat ekintza egin eta urteari hasiera eman eta gero martxan jarri gara berriro erdigunean!
IƱauteriak gertu daudela ikusita, egun horretarako proiektua abian jarri dugu, eta aurten, herriko pertsona batzuen laguntza eta konpainia izango dugu…IKARAGARRIA IZANGO DA!!

Horretaz gain, gure betiko gauzetan jarraitzen dugu, ping pong-ean, futbolinean, mahai jolasetan…barreak eta momentu onak partekatuz!! Beraz, ANIMATU ERDIGUNERA!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sananeko Gorputz Faktoria martxan da!!

Azken hilabetetako berritasunetan handixena martxan da!!!!

Gorputz Faktoria izena jarri diogu eta gazteen gorputz adierazpenerako txoko bat da!!!Ispilua, tatamia eta tela akrobatikoa….ez da gehiagorik behar gorputza eta sormena martxan jartzeko!!!


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken asteetan Euskararen Egunerako Urban Festa antolatzen gabiltza!!Antolakuntzarako batzorde desberdinak sortu ditugu eta bisita desberdinak egin ere, gaztetxera, baz-era….

Irratsaioa, parkourra, beakboxa eta skooter lehiaketa!!!Gazteen ilusioa eta indarra nabari da asteburu guztira luzatu dan egitarauan!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Honetaz gain Ekin eta Ttak-ekoen bisita ere jaso dugu. Ekineko Amagoiarekin Arrasateko etorkinen errealitatea ezagutu genuen eta Ttak-eko lagunek eskuartean dituzten ikerketak azaldu zizkiguten.

Mila esker bisitagatik!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikusten danez proiektu pilo batekin gabitz azken aldian!!Eta egunerokoan ere momentu politak konpartzitzen ditugu, urtebetetzeak prestatu, erropak konpondu, eztabaidak sortu….

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GAZTIAK BIZI BIZIRIKKKKK DAUUUUZZZZ!!!!!!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina