-
Azken bidalketak
2024(e)ko azaroa A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30
UDAIXE 2014 MARTXAN DA!
UDAIXE 2014 MARTXAN DA!
Datorren astean hasiko da aurtengo Udaixen izen emateko epea! Anima zaitezte eta parte hartu!
UDAIXE 2014
Aurten ere Arrasateko Gaztetxokoek uztailean ateak itxi eta Udaixe egitasmoari utziko diete lekua. Aurtengo Udaixe bi zatitan banatu dugu;
Uztailak 1-11
Alde batetik lehen bi asteetan gauzatuko diren ekintzak ditugu. Aurreko urteetan ez bezala, ekintza hauek izen ematen duten gazteekin batera zehaztuko ditugu, honetarako izen eman duten gazteekin batera afari bilera bat egingo da ekainaren 20an. Udaixeko lehen zati honetako izen emateak 20 euroko kostua izango du.
Uztailak 14-17
Udaixe 2014ko bigarren zatia Lizaragaraten gauzatuko da, bertan taldekako abentura jolas bat gauzatuko dugu 3 gau eta 4 egunetan. Abentura irteera honetan izen emateko ere 20 euro ordaindu beharko dira.
Izen ematea: Udaixeko bi aukeretan edo bietako batean izena emateko, esku-orria bete eta matrikulako diruarekin batera ekarri beharko duzu, Gaztetxoko, Gazte Bulego edo Txatxilipurdiko bulegora.
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
San Andreseko jaietan Gaztetxokoak!
Apirilaren 30ean San Andres auzoko jaietako gazteentzako ekintzak gaztetxokoetatik bideratu genituen. Gazteek parte hartu zuten eta gure erabiltzaile ohiek ere esku bat bota ziguten. Eskerrik asko!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
San Andres auzoko jaietan. Gaztetxoko eta ludoteken egitaraua
San Andres auzoko jaietan bertako gaztetxokoak eta Usaetxeko ludotekak antolatuta ekintza bereziak izango ditugu hauir eta gazteei bideratuta. Gaur Arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Gaztetxoko aurreko parkean edo Bedoñabeko arkupean euria badago!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
UDABERRIKO OPORRAK ERDIGUNEAN!
Udaberriko oporretan, Erdiguneko Gazte Gunea irekita egon zen Apirilaren 22tik 27ra.
Egun hauek atseginagoak egiteko asmotan, ekintza eta planez gainezka erman genuen motxila. Beti bezala, gure gazteen nahietara egokitu gara, eta ederto pasa ditugu egun hauek lagun arten!
Egunero, etorri diren gazteekin planak adostu ditugu;
Pelikula pare bat ikusi ditugu, beldurrezkoak: “REC 3″ eta “Dejame entrar”
Eguraldia lagun izan genuen egunetan, futbolina, sofak, mahai eta mahai-jolasak atera eta kanpoan egon gara eguraldiaz gozatzen! Baloiarekin ere ibili ginen kanpoko plazatxoan.
Itzalekin ipun bat antzeztu genuen, eta gero, gazteak beste istorio batzuk kontatzera animatu ziren!
Ederto pasa dugu egun hauetan! Datozenak ere bikainak izango dira!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
THE CONVICTS ETA ZIRKOA ERDIGUNEAN!
Asteburu honetan, musikodromo egitasmoaren barne, The Convicts talde arrasatearraren bisita izan genuen Erdiguneko GazteGunean.
Haien disko berriko kantuak nahiz bertsioak eskeini zituzten gazteentzat. Arrasatekoak izanda, euskaraz noski! Giro bikaina sortu zen kontzertuan. Azken kantuetan, gazteak oholtzara igo eta taldearekin batera abestu zuten.
Behin kontzertua bukatuta, taldekideak GazteGunean geratu ziren, eta gazteak haien instrumentuekin saltseatzeko aukera izan zuten. Ederto pasa genuen, bai kontzertuan, bai instrumentuekin jolasean!
The Convicts taldearen bixitaz gain, zirkoko materiala ere eraman genuen: bola erraldoia, okarinak, diaboloak, malabarak, mazak, orekarako ohola, ponpak egitekoa, … Asteburu osoa ibili dira gazteak materiala probatzen, izugarrizko arrakasta izan du! Baditugu zirkoan trebeak diren gazteak!
Hau gutxi bada, mahai jolasetan eta futbolinean ere ibili gara. Asteburu aparta!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
SUSTRAI!
Duela hiru aste, Sustrai taldearen bixita izan genuen Erdiguneko GazteGunean!
Aramaixoko neska boskoteak, giro aparta jarri zuen, gainera gai sozialak landuz! Trikitixa, pandero, kitarra, piano, maraka eta haien ahotsez gozatu genuen. Hona haiek moldatutako abesti baten bideoa ikusteko linka:
http://www.youtube.com/watch?v=vk6NcpCFxCc&feature=player_detailpage
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
ASTEBURUA ERDIGUNEAN
Aurreko asteburuan mila ekintza antolatu genituen, eta lagun giroan ederto pasa genuen!
Ekintza nagusi edo potenteenak bi izan ziren: Buztinarekin esperimentazioa eta Musika jolasa.
Atzeko gela txukundu genuen buztinarekin esperimentatzeko asmotan; musika lasaia jarri, lurrean kojinak, begiak estaltzeko zapiak eta bakoitzarentzat buztin zati bana. Begiak itxita izanik, eta musikak sortzen duen lasaitasunaz baliatuz, helburua buztinarekin zituzten sentipenak ikustea zen. Parte hartu zuten gazteak oso gustura sentitu zirela aitortu zuten.
Beste ekintza potoloa, Musikodromo egitasmoarekin zerikusia dueña, daukagun hirukote berriak eskainu zuen. Musikaren inguruko mahai jolasa ekarri zueten, eta abestiak asmatzen, galderak erantzuten, karaokean,… Oso une atseginak eman genituen jolasean!
Horretaz gain, Irrati Tailerra ere montatu genuen, eta talde batzuk ibili ziren saiotxo batzuk grabatzen!
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina