ASTEBURUA ERDIGUNEAN

Aurreko asteburuan mila ekintza antolatu genituen, eta lagun giroan ederto pasa genuen!

Ekintza nagusi edo potenteenak bi izan ziren: Buztinarekin esperimentazioa eta Musika jolasa.

Atzeko gela txukundu genuen buztinarekin esperimentatzeko asmotan; musika lasaia jarri, lurrean kojinak, begiak estaltzeko zapiak eta bakoitzarentzat buztin zati bana. Begiak itxita izanik, eta musikak sortzen duen lasaitasunaz baliatuz, helburua buztinarekin zituzten sentipenak ikustea zen. Parte hartu zuten gazteak oso gustura sentitu zirela aitortu zuten.

Beste ekintza potoloa, Musikodromo egitasmoarekin zerikusia dueƱa, daukagun hirukote berriak eskainu zuen. Musikaren inguruko mahai jolasa ekarri zueten, eta abestiak asmatzen, galderak erantzuten, karaokean,… Oso une atseginak eman genituen jolasean!

Horretaz gain, Irrati Tailerra ere montatu genuen, eta talde batzuk ibili ziren saiotxo batzuk grabatzen!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude