Egun zoragarria gaurkoa! Iragarpenek euria egingo zuela zioten arren, gaurkoan errespetatu egin gaitu, eta pentsatutako plana aurrera atera da.
Goizeko 11etan abiatu gara San Andres-ko autobus geltokitik Eskoriatza aldera bidegorritik.
Eskoitzara iritsi aurretik, geldiunea egin dugu tirolinadun parkean, eta bertan etxeko paint-ball-a burutu dugu. Ur pistola batzuez baliaturik, hiru talde egin ditugu.
Talde bakoitzak kolore desberdineko koloranteaz tindatu du bere ura, eta guda hasi da! Kamiseta zuriek kolorez ziriztindurik bukatu dute!
Izerdiak bota eta gero, parkean bertan bazkaldu dugu, eta gero, Eskoriatzara abiatu gara. Bide batez, bertako GazteLekua ezagutu dute gazteek.
Bertan jolas desberdinetan ibili eta gero, autobusa hartu eta buelta egin dugu berriz Arrasatera.
Egun paregabea!