ERDIGUNEKO Gazte guneko ESKAINTZA UDABERRIKO OPORRETAN

Pasa den astean, erdigunean irtenaldi bereziak egingo genituela esan genizuen eta aurrera doaz! Aupa!!!

Hala ere, jakin, Arrasaten gelditzea nahiago duzuenok, badaukazuela zer egin! Begiratu bestela zer antolatu dugun denon artean:

udaberriko oporrak erdigunenAnimatzen zarete parte hartzera? Etorri eta gozatu!!! Ederto pasatuko dugu!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

EUSKARA DA KANPORA ETA GOAZEN DENOK KORRIIIIIKARA!

Ostiralean KORRIKAREN aldeko mezuz apaindu genuen gazte gunea. Jarraian, gazte guztiak areto nagusian bildu eta Aste Santuetan izango ditugun ekintza berezien berri eman genien. “Los Otros” beldurrezko filma ikusita eman genion amaiera arratsaldeari.

Zapatuan kandelagintza eta Djembe tailerrak egin genituen. Bi ikastaroek izan zuten arrakasta, gazte dezente animatu zen hauetan parte hartzera. Gainontzekoen pelikula bat ikusi zuten atzeko lokalean.

Igandean korrikaren aldeko pankarta eder bat egin genuen. Zapatilak kendu, oinak pinturatan busti eta pankartan gure oin markak jarri genituen.

CAM00444 DSC_0656 IMG-20150322-WA0003 IMG-20150322-WA0007 IMG-20150322-WA0005IMG-20150322-WA0029 IMG-20150322-WA0027IMG-20150322-WA0031 IMG-20150322-WA0030IMG-20150322-WA0032

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

UDABERRIKO OPORRETAN ERE EMAN KOLOREA EGUNEI!!!

UDABERRIKO EKINTZAK

Arrasaten, Erdiguneko Gazte gunea irekita egongo da baina, zergatik ez ekintza berezitxoren bat edo beste egin txoko berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko?

ANIMATU ZAITEZTE ABENTURAZ eta GOZAMENEZ JOSITAKO EGUN PAREGABEAK PASATZERA!

Izena, Gazte txokoetan eta  baita Gazte bulegoan eman dezakezue!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ASTEBUKAERA JENDETSUA ERDIGUNEAN!

Ostiralean txatxifurgoa hartu eta Emausera joan ginen, orain bi aste aukeratutako sofa hartzera. Berau furgonetan kargatu eta gazte gunera ekarri genuen.

Larunbatean ekintza ezberdin mordoa egin genituen. DBH 2ko neskak, Enkore musika talde ezagunarekin harremanetan jarri eta kontzertua lotu zuten maiatzerako. DBH 3koak Kulturatera joan ziren, bertan ikusgai dagoen “ARTEAN hamaika emakume artista” izeneko erakusketa ikustera. DBH 1eko berriz, tribial feministarekin aritu ziren.

Igandea arratsaldea bizi-bizia izan zen. Atzeko lokalean “50 Sombras de Grey” pelikula ikusi zuten. Areto nagusian berriz, Wii Dancean aritu ginen eta nola ez, ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Gazte mordoa gerturatu zen bertan parte hartu, dantza egin eta gainontzekoen dantza estiloak ikustera.

Hurrengo asteetan egingo ditugun eskalada eta carting irteeren izen ematea bikain dijoa, gazte dezente animatuko dela dirudi.

IMG-20150314-WA0009IMG-20150314-WA0008IMG-20150314-WA0006CAM00439CAM00433CAM00431CAM00438

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ASTEBUKAERA MOREA GAZTELEKUAN!

Emakume langilearen eguna iristear zegoela ikusita, gaztetxokoaren paretak emakumeen aldeko mezuz bete genituen. Honen ostean, AED elkartera gerturatu eta TTAK! gazte taldeko kideekin jolasaldi txiki bat izan genuen. Egunarekin bukatzeko, gaztetxekoaren kanpo aldera atera eta jolas kooperatibo ezberdinak egin  genituen: Eskultura, Emozioen telefonoa, Aulki jolasa, Baserritar itsua …

Larunbatean, “Bidaien kronika” programaren bosgarren hitz ordua izan genuen.  Jondi etorri zen gurera eta ordu bete batean, Guinea Conakryn bizi izandakoak kontatu zizkigun. Eskerrik asko Jondi! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten. Ostean, DBH3ko neskek urte betetze festa antolatu zuten atzeko lokalean. Globoak, serpentianak, musika, argi fokuak, opari banaketa… denetik egon zen jaialdian.

Igandean emakume langilearen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz, mahai inguru feminista egin genuen DBH 1 eta 2ko neskekin.  Gazteak adi-adi egon ziren eta galdera mordoa egin zituzten; orduak pasa genitzakeen gai honen inguruan eztabaidatzen. Gaztetxokeroak gizarte parekideago batean sinizten dugu eta berau lortu artea ez gara geldituko. Denon artean soilik lor dezakegu egoera iraultzea!  Mahai inguruaren ostean, paleak hartu eta sofa bat eraikitzen hasi ginen.

CAM00425 CAM00426 CAM00427 CAM00428 DSC_0645 DSC_0646 DSC_0649 IMG-20150307-WA0000 IMG-20150308-WA0000

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

MARTXOAN, ANIMATU! ETORRI!

martxoaAizu gazte, parte-hartu nahi? Etorri ba Gazte-txokoetara!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GAZTEGUNEA INOIZ BAINO BIHURRIAGO DABIL!

Ostiralean denetik egin genuen. Inauterietako karroza guztiz desmuntatu eta bertatik ateratako material guztia (listoiak, egur xaflak…) hurrengo urtean berrerabiltzeko gorde genituen. Ondoren, txatxifurgoa hartu eta Emausera joan ginen, dendaren funtzionamendua ezagutu eta sofa batzuk ikustera. Erdigunean geratu zirenak, gazta tarta bi egin zituzten.

Zapatuan ostiralean egindako bi gazta tartak jan genituen. Ondoren, hiru solairuko txokolatezko pastela prestatzen hasi ginen. Ikus dezakezuen bezala, erdiguneko gazteak gozozale hutsak dira. Arratsaldeari amaiera emateko, Atxabaltara joan ginen, bertako gaztetxokoak antolatutako bertso afarian parte hartzera.

Igandean Mihi Bero erraldoia egin genuen. Horretarako, tableroa paretan proiektatu eta parte hartzaileak lau taldetan banatu genituen. Ordu beteko iraupena izan zuen partidak eta gogotsu aritu ginen, bikain pasa genuen. Egunarekin bukatzeko, zalantzen kaxa zabaldu eta paperez betea zegoela ikusi genuen; sexualitatearen inguruko zalantza mordoa dituztenaren seinale.

CAM00407 CAM00408 CAM00410 CAM00412 CAM00414 CAM00416 CAM00419 CAM00424 DSC_0637 DSC_0644DSC_0647

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

INAUTERIAK ALDE BATERA UTZI ETA ERRONKA BERRIEI HELTZEKO UNEA IRITSI DA!

Ostiral arratsaldea oso jendetsua izan zen, 70 gazte inguru hurbildu ziren gurera. Ez genuen ekintza berezirik egin, batzuk sofan lasai egoteko beharra zuten, beste batzuk ordea, futbolin zein pin-ponarekin jolasean aritu ziren.

Larunbata egun bizi-bizi izan zen. Azkenengo asteetan atzeko lokalean pilatutako guztia (erremintak, mozorroak, karrozak, pinturak, spryak…) jaso genituen denon artean, auzolan ederra egin genuen. Aurreko lokalean zeuden koadrilak mahai jolas ezberdinetan aritu ziren. DBH 3ko neskek sexualitatearen inguruko zalantzen kutxa betetzen pasa zuten arratsaldea. Ski irteerarako gomendio zein ordutegiak errepasatuz eman genion amaiera zapatuari.

Igandean ski irteera izan genuen. Arrasate, Eskoitza, Atxabalta eta Zaldibarko gaztez beteriko bi autobuskada joan ginen “Ezcarayko” estazioa famatura. Elur artean egun ederra pasa ostean, neka-neka eginda itzuli ginen gure herrietara.

Gaztetxokoan geratu zirenak “JUNO” pelikula ikusi eta Mihi Bero mahai jolas arrakastatsuan jolasten aritu ziren.

IMG-20150222-WA0005 IMG-20150222-WA0004 IMG-20150222-WA0006 IMG-20150222-WA0010 CAM00406 CAM00405

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

GORA INAUTERIAK eta GORA JAIXAK!

Ostirala lasaietik joan zen. Karrozei azken ukituak eman eta desfilerako pankarta prestatzen aritu ginen.

Zapatua egun handia izan zen. Erdiguneko gaztelekuan egindako  bi karrozek txundituta utzi zituzten errepide ertzetan zeuden ikusle guztiak.  Dantza mordoa egin genuen desfile guztian zehar, indartsu aritu ginen. Goizean zehar galdutako energia guztia berreskuratzeko, gaztetxokora bueltatu eta bazkari edarraz gozatzeko aukera izan genuen; 38 pertsona bildu ginen giro ederrean!

Igandean, Djembeak (danborrak) kolpatuz, erritmo dantzagarri batzuk sortu genituen. Mihi-bero mahai jolasarekin ere aritu ginen. Joko honek sexualitatea lantzea du helburu eta gazteek oso gustuko dute, arrakasta izan ohi duen jolasa da.

 

IMG_1310_content CAM00394 CAM00393 CAM00391 IMG_1304_content IMG_1201_content CAM00398 CAM00401

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

AZKEN EGUNETAKO ELURTEEK EZ DUTE GAZTE TXOKOAREN ERRITMOA GELDITU!

Ostiralean txatxifurgoa hartu eta aroztegira joan ginen karrozendako egurra erostera. Erdigunean geratu zirenak denetik egin zuten: musikarekin dantzatu, mahai-futbolean jolastu…

Palomitak eta txokolatea prestatuz eman genion hasiera zapatu arratsaldeari. Ondoren, pelikula jarri genuen atzeko lokalean.

Igandean Mirariren bisita izan genuen. Mirari sexualitate tailerra ematera etorri zen eta DBH3-ko 14 neskek hartu zuten parte bertan. Oso gustura egon ziren eta gauza berri mordoa ikasi zituzten, eskerrik asko Mirari!

Musikodromoa proiektuaren bitartez, Enkore musika taldea ekartzea proposatu dute gazteek. Taldearen helbide elektronikoa lortu eta aste honetan e-posta bat bidaltzekotan geratu gara.

Inauterietako bi karrozak desfilera ateratzeko prest daude. Lan ikaragarria egin ostean emaitza edarrak lortu dituzte gazteek, ZORIONAK! Bazkariak ere itxura bikaina hartu du, 35 gaztek eman dute izena bertan.

Sexualitatearen inguruko zalantzen kaxa, ari da poliki-poliki betetzen.

DSC_0625 DSC_0624 CAM00384 IMG-20150209-WA0001 IMG-20150209-WA0002 IMG-20150209-WA0005 CAM00383 CAM00379








Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina