ASTEBUKAERA MOREA GAZTELEKUAN!

Emakume langilearen eguna iristear zegoela ikusita, gaztetxokoaren paretak emakumeen aldeko mezuz bete genituen. Honen ostean, AED elkartera gerturatu eta TTAK! gazte taldeko kideekin jolasaldi txiki bat izan genuen. Egunarekin bukatzeko, gaztetxekoaren kanpo aldera atera eta jolas kooperatibo ezberdinak egin  genituen: Eskultura, Emozioen telefonoa, Aulki jolasa, Baserritar itsua …

Larunbatean, “Bidaien kronika” programaren bosgarren hitz ordua izan genuen.  Jondi etorri zen gurera eta ordu bete batean, Guinea Conakryn bizi izandakoak kontatu zizkigun. Eskerrik asko Jondi! oso gustura egon ginen zure abenturatxoak entzuten. Ostean, DBH3ko neskek urte betetze festa antolatu zuten atzeko lokalean. Globoak, serpentianak, musika, argi fokuak, opari banaketa… denetik egon zen jaialdian.

Igandean emakume langilearen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz, mahai inguru feminista egin genuen DBH 1 eta 2ko neskekin.  Gazteak adi-adi egon ziren eta galdera mordoa egin zituzten; orduak pasa genitzakeen gai honen inguruan eztabaidatzen. Gaztetxokeroak gizarte parekideago batean sinizten dugu eta berau lortu artea ez gara geldituko. Denon artean soilik lor dezakegu egoera iraultzea!  Mahai inguruaren ostean, paleak hartu eta sofa bat eraikitzen hasi ginen.

CAM00425 CAM00426 CAM00427 CAM00428 DSC_0645 DSC_0646 DSC_0649 IMG-20150307-WA0000 IMG-20150308-WA0000

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude