Dotore dotore jantzita eman genion hasiera aste-bukaerako egitarauari. Telebistako aurkezle rola barneratu eta mikrofono nahiz kameren laguntzaz alde zaharreko karriketan zehar ibili ginen “5 baietz” etb1eko saio ezaguna simulatzen. Ordu ta erdiz aritu ginen kaleetako bazterrak nahasten, gazte mordoak hartu zuen parte gainera, mundiala izan zen!
Igandean txatxilipurdiko biltegira joan ginen, bertan dauden skate moduluak probatzera. Gazteak mikropatinekin tooopeee ibili ziren, hurrengo asten berriz ere itzuliko gara. Arratsaldearekin bukatzeko, A-taldearen euskarazko bertsioa ikusi genuen.
Betiko klasikoak aste bukaera honetan ere presente izan dira, mahai jolas, hanka palo eta futbolinari kriston kaƱa eman diegu!
Aurrerantzean martxa honetan jarraitze espero dugu!