ADI!!!BADATOZ SANANEKO JAIXAK!!!

Aurtengo Sananeko Jaixak inoiz baino indar gehiagokin datoz!!

Auzoko gaztiak topera ari gara jaixen programazioan lanean!!Jai Batzordearekin zubiak eraiki ditxugu eta asteartero elkartzen gara jaixei forma emateko!!ADI….laster kaleratuko da kartela eta!!

Bestela….betiko martxan gabiltza…proiektu berri eta zoroekin, iñauterietakoa kasu. Aurten herriko kuadrila saltseroenarekin elkartu eta karroza eraikitzen aritu gara auzolanean. Esperientzia izugarria izateaz gain, lagun onak egin ditugu!!Eskerrik asko Harristi eta konpañia!!

Hezitzaile baten urtebetetze eguna ere ospatu dugu. Pankarta diseinatu eta bere etxe parean jarri genion opari modura. Momentu goxo eta maitakorrak ere bizitzen ditugu eta!!

M8-a egun handia izan zen guretzat!!Aste guztian zehar lanketa desberdinak egin genituen eta egunean bertan tailerrean egindako estandarteak herriari erakutsi ere!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ta azkenik, ezin aipatu gabe utzi, gure gazteek duten IRUDIMEN eta TALENTUA!!Negu honetako euriek utzitako itogiñetako ura batzeko sistema desberdinak eraiki ditugu!!AUPA GU!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude