Urte zaharrari agurra eta berriari egurra!

Tailer txokoa eta gorputz faktoria dira une honetan arrakasta gehien duten guneak. Maiztasun handiz erabiltzen dira biak eta proiektu ezberdin mordoaz daude elikatuak.




Inauterietako bi karrozen prestaketa lanak, erritmo ezin hobean dijoaz!

  Itsasoren bisita aprobetxatuz, Boxeo teknikak ikasten aritu gara.

Ordenagailu txokoan, mahai berria jarri dugu eta gure ukitua emate aldera, berau “colage” feminista batekin customisatzen aritu gara.

“Urban fest”eko makro-prozesuari ongi merezitako amaiera emate aldera, afari buelta goxoan elkartu ginen proiektuan zehar parte hartu genuen bolondres guztiok.

Euskaltegiaren bisitak bitan izan ditugu eta ederto aritu gara esku artean dauzkagun proiektuak azaldu eta gazte txokoak ematen dituen balidabide ezberdinekin jolasten.

Lokalaren konponketa zein mantenu lanetan ere fin-fin aritu gara. Gure gazteek argi daukate lokala denon artean goxo-goxo zaindu beharra dagoela.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude