Ezin geldirik egon gabitz erdigunian!!

Kaixooo gaztiaaak!!!

Hainbat ekintza eta proiektu izan ditxugu esku tartean azken bi asteburu hauetan erdigunian, nun protagonista eta ekintzaile zuzenak gure gazteak izan diren.

Azaroak 1eko Arimen eguna ospatzeko urriaren 28an beldur gaua antolatu genuen gaztetxoko ondoko Monterron parkean. Parte-hartzaileei aintzinako istorio bat kontatu genien Monterron goian dagoen hilerrira igoaraziz eta bueltan jeisterakoan gazte batzuekin batera sustoak eman genizkien!!

Egia da beldurra pasatu genuela…baina barre handiak bota genituen!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hurrengo egunean, gorputzetik beldurra kentzeko, dantza kontenporaneo ikastaroa izan genuen gure Bergarako lagun batzuen eskutik.

Txapelketetan eta guzti hartzen dute parte eta oso gustuko dutela eta ondo dantzatzen dakitela erakutsi ziguten. Guk behintzat zertxobait ikasi genuen eta ederki asko pasatu genuen!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta hasieran aipatu bezala, proiektu bat dugu martxan…ETA IZUGARRIA DA!!!

Azaroaren 25a egun garrantzitsua da, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, eta gaztetxokoan egun hori ospatzeko eta borroka horri indarra emateko Egun Morea deituriko proiektu bat antolatzen hasi gara. Bertan baliabide ezberdineko ekintzak egin nahi ditugu, emakumea eta feminismoa ardatz izango dituztenak.

Duela gutxi hasi da martxan baina oso gogotsu eta konprometituak gaude!! AUPA EMAKUMEAK!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude