PILAK TOOOOPERA DAUZKAGU!

Bi hezitzaileak beste auzo batekoak garenez, auzoan zehar ibilbide gidatu bat egiteko proposamena luzatu genien gazteei. Ideia gustatu eta gidari rolean sartuz “Tour” Turistiko bikainaz gozatzeko aukera izan genuen, auzoko denda zein bitxikeri mordoa azaldu zizkiguten, ederki aritu ginen.

Nom Servium taldearen muralari amaiera eman diogu hile honetan zehar. Arte lanari argazki batzuk atera eta hauek taldeko partaideei  bidaltzeko asmoa dugu orain.

Euskaltegiko ikasleen bigarren bisita izan dugu otsailean. Herriko jai eta ohitura ezberdinak azaltzen dituen hainbat bideo erakutsi genizkien eta nola ez, gure gazteak aurkezle lanetan aritu ziren beste behin.

Guraso batek etxeko sofa gazte txokora ekartzeko proposamena luzatu zigun eta guk baiezkoa eman genion. Hortaz, bere etxera joan, sofaren atalak hartu, gazte txokora ekarri eta guztion arten muntatu genuen auzo lan atseginean. Kasualitatez, guraso hau erabiltzaile ohia izandakoa zen eta bere garaiko zenbat bitxikeri kontatu zizkigun denon harridurarako.

Eguraldiak onera egin duela aprobetxatuz, kanpo espazio gure egiteko erabakia hartu dugu. Baloi eta jolas ezberdinen bidez auzoko kale eta plazetan zehar aritu gara gure alaitasun eta bizi poza kutsatzeko asmoz.

Amaitzeko, hezitzaile baten urte betetze eguna ospatu dugu. Txalaparta eta Djembe ikastaroa zein merendola goxo-goxoaz gozatu genuen.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude