UDAIXEKO BIGARREN ASTEAN GAUDE JADA

Konturatu barik uztailean sartu gara, lagunak!

Nahi duzue jakin zertan ibili garen Udaixeko lehen astean??? zertxobait kontatu genizuen, ezta? Urkulu aldean ibili ginela eta …

Ba… Zarautzera ere joan gara! Eta baita Opakuara ere espeleologia saio bat egitera! Ura eta lurra, area eta harria … guri dena gustatzen zaigu!!! Eta … gainera … sukaldari paperean ere sartuta egon gara!!!

Laburtuz, uda haizeaz gozatzen gabiltza, Aretxabaleta eta Eskoriatzako lagun berriak egin ditugu, txoko berriak ezagutu ditugu, barre pila bat egin dugu … sekulako plana izaten dabil Udaixe! Eta hoberena da, oraindik beste bi egun geratzen zaizkigula: bihar afari merienda eta pelikula emanaldia egingo dugu Erdiguneko Gaztegunean eta ostiralean, Paintball egitera joango gara Lasturrera (eta ondoren hondartzara!!!!)

espeleo3 espeleo1 gaztetxef1 gaztetxef2 gaztetxef4 zarautz4 zarautz3

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude