SORMENA MARTXAN JARRIZ!!

Ekintza ugari egin ditugu asteburu honetan!! Alde batetik betiko pinpona, wii dancea, futbolina…izan ditugu martxan.

Bestalde, ostiraleko eguzkia aprobetxatuz, granizatuak egin genituen eta kanpoan egon ginen barriketan giro apartean.

Zapatuan gazteek murala egin nahi izan zuten kanpoan. Euria egin zuen arren, ate ondoko txokoa erabili genuen murala egiten hasteko. Gainera, atzeko txokoa apaintzeko asmoz, paleak ekarri eta lijatzen hasi ginen.

Igandean, sofendako kuxinak oihal zatiekin apaindu genituen. Bagoaz gutxinaka atzeko txokoa berrantolatzen eta apaintzen.

Gainera, futbolin txapelketa antolatu genuen. Arratsalde guztian zehar talde desberdinek hartu zuten parte eta oso giro polita sortu zen. Kartel eta guzti izan genuen!!

Ikusi bezala aktibo gaude gazte lekuan, beraz, gurekin ondo pasa nahi baduzue, animatu eta etorri!!IMG_20160522_171719 IMG_20160522_171728 IMG_20160522_174124 IMG_20160522_192037 IMG_20160522_192918 IMG-20160525-WA0011 IMG-20160525-WA0012 IMG-20160525-WA0014 IMG-20160525-WA0015

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude