ASTEBURU LASAI ETA ATSEGINA!!

Musakolako jaiak izan direnez, erdiguneko gazte lekuan ez da jende askorik ibili, baina egon garenok ekintza desberdinak egin ditugu!!

Ostiralean betiko futbolin, wii dance, pinpon eta mahai jolas desberdinekin disfrutatzeko aukera izan genuen.

Larunbatean, pelikula ikustea erabaki genuen, “Barrio” filma ikusiz.

Igandea izan zen egun jendetsu eta aktiboena. Arratsalde hasieran “Hurbil gaitezen naturara” egitasmoa aprobetxatuz, Monterronera joan ginen eta Sustraiberri taldeak txakurrekin egiten duen tailer emozionalean parte hartzeko aukera izan genuen. Bukatzean wiian ibili ginen eta gero gazte nagusienek ginkana bat antolatu zuten LH6koentzat. Oso gustura ibili ziren guztiak! Arratsalde bukaeran granizatuak eta txokolatea prestatu genituen. Arratsaldea aparta izan zen!!

Ikusi bezala ekintza desberdinak egiteko aukera dago gazte txokoetan. Animatu eta parte hartu!!IMG-20160516-WA0002 IMG-20160516-WA0003 IMG-20160516-WA0004

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude