ERDIGUNEA EMAKUMEEN ALDE!

Erdiguneko Gazte Gunean oso argi daukagu generoen parekidetasunean sinesten dugula, eta Martxoaren 8a gertu izanik, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, asteburuan gaia landu dugu.

Larunbatean tribial feministara jolasten ibili ginen. Emakumeak gizarteari alor guztietan egindako ekarpenez jabetu ginen, eta gure ezjakintasunari arrazoia jarri genion: ez ditugu historiako emakume garrantzitsuak ezagutzen orain arte haiek egindako ekarpenek ez dutelako errekonozimendurik izan.

Domekan berriz, Esaldi bat emakumeen alde, Txapa bat emakumeen alde ekintza egin genuen; Emakumeen eskubideen aldeko hainbat txapa zeuden, eta hauek lortzeko emakumeen aldeko esaldi bat eskatzen genuen. Oso sortzaileak dira gazteak, eta izugarrizko mezu polit pila batu genituen. Aupa zuek!

Azken aldian mahai jolasek izugarrizko arrakasta izaten dute. Asteburu honetan ere etengabe ibili gara aurreko gelan nahiz atzekoan jolasean; sua, banboleo, speedcups, matrakan,…

Dantzan eta kantuan ibiltzea ere ohiko ekintza bihurtu da, eta asteburu hau ezta atzean geratu. Koreografiak kopiatzeaz gain, asteburu honetan zunba eta bachata ikastaroak izan ditugu gure gozamenerako!

Pinpon, futbolin eta hankapaloek ere ezin dute hutsik egin, afizio handia dago.

Asteburu honetan xaboigintza tailerra izango dugu. Norberak egindako xaboia etxera eramateko aukera izango da, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude