Aurreko asteburuan jende pila bildu ginen Erdiguneko Gazte Gunean, eta ekintza gogoz gainera! Gauza pila egin ditugu!
Pinpon palak egiteko tailerrarekin jarraitu dugu, gazteak haiek egindaka pala sortzeko gogoz ibili dira eta. Trebeak dira benetan eta oso sorkuntza originalak lortu zituzten.
Mahai jolasak ere asko gustatzen zaizkigu eta etengabe ibili ginen lagun artean haiekin jolasean. Izugarrizko barreak egiten ditugu!
Dantzan eta kantuan ere ibili ginen oholtza inguruan, dagoen giro alaiaren erakusgarri. Futolin eta pinponak arrakasta beti bezala. Eta ekintza gogoz gabiltzanez, gazte talde bat irteera bat antolatzen hasi zen.
Guzti honetaz gain, zapatu eta domekan film bana izan genituen ikusgai; “El niƱo del pijama de rayas” eta “Naufrago”.
Asteburu honetan ere ekintza gogoz gatoz, beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!