“FRUTI CHEF” ERDIGUNEKO GAZTETXOKOAN

Gaurkoan ez gara kanpora joan, gure herri maitatuan geratu gara. Erdiguneko gaztetxokoan elkartu eta “FRUTI CHEF” izeneko dinamikan parte hartu dugu. Hasi aurretik, gazteak taldeka banatu eta talde lanaren bitartez  irabiaki goxo bat prestatu behar dutela esan diegu.

Jolasaren lehenengo atalean, batidoa egiteko osagaiak lortzen saiatu dira, berauek eskuratzeko, froga ezberdinak gainditu behar izan dituzte. Behin osagaiak lortuta, irabiakia zaporetsua prestatzen hasi dira.

Bukaeran, epaia mahaikideek batido guztiak dastatu eta irabazle bat izendatu dute. Saria ematerako orduan kontuan izan dituzten aldagaiak hauek izan dira: presentzia, zaporea, talde giro eta euskara.

DSC_0697DSC_0700 DSC_0704 DSC_0707 DSC_0708 DSC_0709 DSC_0711

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude